Añana Tourism
XIV. TXOTXONGILOAK ARABAN

Orain arte egin diren XIII edizioetan, TXOTXONGILOAK ARABAN Nazioarteko Erakusketak txotxongiloen eta ikusle guztientzako moduko objektu-antzerkien lurralde bihurtu du Araba.

Udako Nazioarteko Erakusketa hau 2004az geroztik ari da egiten, eta 130.000 ikusle izan dira orain artekoemanaldiak ikusten eta txalotzen.Edizio bakoitzean estatuko nahiz nazioarteko txotxongilo-konpainiak ibiltzen dira Arabako Taldeetako herrietan barrena txotxongiloak duin bihurtuz askotariko teknika eta adierazpide garaikideen bidez. X

IV. TXOTXONGILOAK ARABANek hainbat Erakusketa eta Jaialditan aitortuak eta sarituak izan direneta nazioartean ezagunak diren 10 konpainia aurkeztuko ditu edizio honetan, hain zuzen ere, Madril, Gaztelaeta León, Andaluzia, Nafarroa eta Euskadiko konpainiak.Eskainiko dituzten 16 antzezlanetan txotxongiloa bere kode tradizionaletatik urrunduko da gainerako arte eszeniko garaikideekin nahasteko.

Hala, letra larriz hitz egin ahal izango da txotxongiloaz zuzeneko musikarekin, keinu-antzezpenarekin, zirkuarekin edo arte plastikoekin konbinatuko den ikuskizunetan. Erakusketa honek duen kalitate artistikoaz gain, bere garrantzi kulturalak Arte Eszenikoak Araban sustatzen laguntzen du eta askotariko unibertso eta istorioz betetzen du lurraldea bere pertsonaiekin, hau da, edozein gizakik izan ditzakeen emozio eta sentimenduz betetako txotxongiloekin.

Ikusle estimatuok, goza ezazue 2017ko XIV.TXOTXONGILOAK ARABANekin.

 

Añanan:

Uztailak 17, 19:00etan, Panta Rhei “Astokillo” Langraiz Okako plazan

Abuztuak 27, 17:00etan, La Gotera de Lazoeta “Garbabcito en la barriga del buey” Eskolunbeko zelaietan (Zuhatzu Kuartango)

 

Liburuxka deskargatu

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es