Añana Tourism
2018ko Gatzaren Azoka

Añana herri arabarrak Gatzaren Azokaren beste edizio bat ospatuko du uztailaren 7an, Añanako Gatz Harana Fundazioak, Añanako Udalak eta Gatzagak Elkarteak antolatuta.

Ekitaldien egitarauaren baitan, arratsaldeko bostetan garatuko dena, besteak beste, artisautza-azoka egongo da; Arabako produktu gastronomikoen erakusketa eta salmenta…

Ekitaldi nagusia “Gatz Haranaren memoria” argi eta soinuzko ikuskizuna izango da: herriko boluntarioek gatzagen historia antzeztuko dute larrainetan bertan, Historiaurretik eguneraino. Obrak, ordu eta erdi iraungo duenak, gatzagetako jarduerak behera egin izanaren ondorioz Añanatik urrun hazitako gatzagetako langile baten bizitza kontatzen du. Gatz Harana berriz ere une distiratsua bizitzen ari dela jakiten duenean, oroitzapenak gogora etorri eta herrira itzuliko da bere haurtzaroaren bereizgarri izandako paisaiatik ibiltzeko.

Ikuskizuna 22:30ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko 15 eurotan. Jesarlekurik okupatuko ez duten 3 urteko edo gutxiagoko haurrak dohainik sartu ahal izango dira.

Leku-kopurua mugatua da eta sarrerak agortu egiten dira, beraz, sarrera aldez aurretik erostea gomendatzen da, dela webgunean (www.vallesalado.com), dela Gatz Haraneko Bisitarien Gunean, edo Gasteizko Turismo Bulegoan. Sarrerak jasotzeko ordutegia hauxe da: 9:45etatik 14:30etara eta 15:45etatik 19:30etara Gatz Haraneko Bisitarien Gunean.

Asteburu osoan, Añanako Gatz Haranak bisita gidatuen eskaintza areagotuko du, eskariari aurre egiteko.

Sarrerak www.vallesalado.com webgunean eta Gatz Haraneko Bisitarien Gunean daude eskuragarri. Bisitak www.vallesalado.com webgunean edo 945 35 11 11 telefono-zenbakira deituz erreserba daitezke.

Informazio gehiago

Kartela



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es