Añana Tourism
“Ortu organiko biointentsibo” tailerra (Irailak 15 eta 16)

“Ortu organiko biointentsibo” tailerrean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. 2018ko irailak 15, larunbata eta 16 igandean egingo dugu Valluercan, Gaubea, Araba.

Metodo biointentsiboa John Jeavonsek garatu zuen orain dela 40 urte Amerikako Estatu Batuetan,  baratze-maila sakonen bidez.

Ingeniari agronomoa den Fernando Píak, argentinar Patagonian dagoen Bolson herrian kokaturik dagoen CIESA ikerketa zentrutik dator, eta Jeavonsen dizipulu bezala ikasitakoa gurekin partekatzeko eta baita 80. hamarkadatik garatzen joan den nekazaritza ekologikoari buruzko proiektua konpartitzeko ere.

2 egunetako tailer trinkoa izango da, teoria apur batekin eta praktika askorekin: hazitokiak, baratze-mailak, konpostaren erabilera, ongarriketa, birlandaketa, mikro tunelak eta nekazal ohialak…

Tailerraren barne ostatua eta tokiko elikagai ekologikoz osaturiko bazkariak daude (errezeta naturista eta makrobiotikoak).

María Inés Gache (makrobiotikan aditua) “sukaldaritza osasuntsua” saioa emango du egindako errezetekin.

Antolatzaileak: Euskal Herriko Hazien Sarea eta Pachamama Amalurra Elkartea.

Informazio gehiago: (0034) 684.390.661 – pachamama.amalurra@gmail.com

Liburuxka deskargatu



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es