Añana Tourism
Aldundiak Caicedo Yusoko lakuaren historia nabarmendu du, Lagus izeneko Erdi Aroko herrixkari buruzko panelen bidez

Arabako Foru Aldundiak Natura 2000 Sareko naturagune dugun Caicedo Yusoko lakuaren historia nabarmendu du. Horrexegatik zenbait panel jarri ditu Lagus/Lagos antzinako herrixkaren iragana azaltzeko. Izan ere, arkeologia aztarna horiek lakuaren bisitarientzako aparkaleku berria eraikitzeko lanak egiten ari zirela agertu ziren.

Ilustrazioen bidez, Erdi Aroko antzinako herrixkaren eguneroko bizimodua eta eraikuntza motak islatu nahi dira, bai eta Brontze Aroko txabolena ere, horien aztarnak ere agertu baitira arkeologia indusketetan.

Herrixka honi buruzko lehen lekukotza idatzia Donemiliagako Errexa izenez ezagutzen den 1025eko dokumentu batean dago jasota. Bertan Lagus agertzen da golde-mutur bat ordaintzen, zerga gisa, Donemiliaga Kukullako monasterioari. Baina, esku hartze arkeologikoaren ondoren, begien bistan da mende bat lehenagotik bazegoela. Beste dokumentu batzuetan herrixka XIII. mendera arte egon zela bermatzen da. Era berean, XV. mendearen lehen zatian kontzejua zela agertzen da. Baina, horrez gain, badago dokumentazioa XVI. mendearen erdialderako Lagos jendez hustutako herrixka bat zela eta Lagosko Santa Maria, herrixkako antzinako parrokia, Caicedo Yusoko ermita bat zela adierazten duena.

Prentsa oharra irakurri >



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es