Añana Tourism
Aldundiak bukatu du Gatz Haraneko gune botanikoa, 16 arlo gordetzen dituena ingurune gazietako biodibertsitatearen birsorkuntza eta zabalkunderako

Gatz Haranak gune botaniko berri bat dauka, bisitariei aukera emango diena natura eremu babestu horren biodibertsitatea eta natura balioak hobeki ezagutzeko. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak inauguratu du berregokitutako eremu hau. 16 arlok osatzen dute, zeinetan espazio gazietako landaredi espezifikoa agertuko den, halofilo deritzen espezieak, haietako asko mehatxatuak.

Halaber, proiektu horri esker, egokitu ahal izan da Santa Engracia iturburua, gatz ustiapenean erabiltzen den gatzunaren jatorria dena.“Iturburua Gatz Haranaren funtzionamendurako funtsezko elementu bat da eta narriadura handiko egoeran aurkitzen zen”, gogorarazi du Gonzalezek. Baita ere, azpimarratu du zona horren balioa nabarmendu izana, obren ondoren ahalbideratzen baitu bisitariak gatz sistemaren jatorrira bertara heltzea.

Berriztaturiko eremuaren barruan, interpretazio ibilbide berri bat ere badago, atseden guneekin, eta laneko ibilgailuetarako sarbide berri bat. Haiek informazioa eskainiko dute paisaia berezi honen eta Gatz Haraneko tokirik adierazgarri eta garrantzitsuenaren inguruan.

Gehiago irakurri >



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es