Gaubeako ekoizleen azoka, zure etxean

Datorren igandean ere, 2020ko maiatzaren 3ean, ez dugu ohiko Ekoizle Merkatua izango.
Hala ere, etxera eraman diezazukegu eskaera. Whatsapp bidez 616078279 telefonora mezu bat bidaliz egin dezakezu zure eskaera.
Oso erraza da:
1- Aukeratu produktuak
2- Whatsapp bat bidali 616078279 zenbakira, aukeratutako produktuak, izena eta herria adieraziz
3- Maiatzaren 4an, astelehena, eramango zaitugu etxera.
Anima zaitez, egin zure eskaera apirilaren 30ra arte, eta 4an arratsaldean eramango dizugu.
Gogoratu, Azokak betiko produktuak, naturalak eta ekologikoak eramaten dizkizu etxera