San Jose zubia eta Aste Santua hurbiltzen ari dira. Euskal Herrian bizi bazara, Añanako kultura, natura eta gastronomiaz gozatzera hurbil zaitezke. Hemen zain gaituzu, besoak zabalik.
Zure bidaia planifikatzen laguntzeko, hemen utziko dizkizugu egun horietarako ordutegi eta bisita gidatu bereziak. Kontuan izan bisita gidatuek edukiera oso mugatua dutela, eta, beraz, komeni da lehenbailehen zure lekua erreserbatzea.
Aste Santuko ordutegiak ikus ditzakezu pdf formatuan >
TURISMO BULEGOAK
Añanako Eskualdeko Turismo Bulegoa: martxoak 19 eta 20, 9: 45etik 14: 30era eta 15: 45etik 19: 00etara. Martxoak 21, 10: 00etatik 14: 00etara. Apirilaren 1etik 5era, 9: 45etik 14: 30era eta 15: 45etik 19: 00etara. Apirilak 6, itxita. Apirilaren 7tik 11ra 10: 00etatik 14: 00etara
Gaubeako Turismo Bulegoa: martxoak 19, 20 eta 21, 10: 00etatik 14: 00etara. Apirilaren 1etik 5era, 10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 18: 00etara. Apirilak 6, itxita. Apirilaren 7tik 11ra 10: 00etatik 14: 00etara
BALIABIDE TURISTIKOAK
Gatz Harana: martxoak 19, 20 eta 21, 10: 00etatik 14: 30era eta 15: 45etik 17: 30era. Apirilaren 1etik 11ra, 9: 45etik 14: 30era eta 15: 45etik 19: 30era
Erreserbak: 945 35 11 11 edo www.vallesalado.eus helbidean. Erreserbatzea gomendatzen da.
Valderejo Parke Naturaleko parketxea: martxoak 19, 20 eta 21, 10: 00etatik 14: 30era eta 15: 30etik 17: 30era. Apirilaren 1etik 11ra, 10: 00etatik 14: 30era eta 16: 00etatik 19: 00etara. Apirilak 6, itxita.
Varonatarren Dorrea: martxoak 19, 20 eta 21, 11: 00etatik 14: 00etara (bisitak 11: 15ean, 12: 15ean eta 13: 15ean). Apirilaren 1etik 5era, 11: 00etatik 14: 00etara (bisitak 11: 15ean, 12: 15ean eta 13: 15ean).
Bisita gidatuen bidez bakarrik bisita daiteke dorrea. Erreserbatzea gomendatzen da.
Erreserbak: 945 35 30 40 edo 945 35 30 35 edo turismo@valdegovia.com
Santa Katalinako lorategi botanikoa: irekiera-data zehaztu gabe
Sobrongo Uraren Museoa: martxoak 19, 20 eta 21; apirilak 1etik 11ra 10: 00etatik 14: 00etara (bisitak 10: 30ean, 11: 30ean eta 12: 00etan). Apirilak 6, itxita.
Bisita gidatuen bidez bakarrik bisita daiteke museoa. Erreserbatzea gomendatzen da.
Erreserbak: museoaguasobron@gmail.com.
Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikoa: martxoak 19 eta 20, 10: 00etatik 15: 00etara. Martxoak 21, 10: 30etik 14: 20ra. Apirilaren 1etik 4ra, 10: 00etatik 15: 00etara. Apirilak 5, 10: 30etik 14: 20ra. Apirilak 6, itxita. Apirilaren 7tik 10era, 10: 00etatik 15: 00etara. Apirilak 11, 10: 30etik 14: 20ra.
Ez da bisita gidaturik egingo.