Vital-a Araban zehar

Vital Fundaziorako udaren etorrera Arabako Vital Programaren sinonimoa da, duela hamarkada bat baino gehiagotik kultura Arabako txoko guztietara eramaten duen ekimena. Musika taldeen emanaldiek, abesbatzen emanaldiek eta antzerki emanaldiek, besteak beste, hiru hilabete baino gehiagoz ematen diote forma gure inguruko herrietako kultur programazioari. Urtero ekimen ezberdinak izaten dira 50 puntu baino gehiagotan.
Aurten 93 kultur jarduerek osatzen dute Arabako Vital Programaren hamazazpigarren edizioaren programazioa, udalek erakutsitako askotariko lehentasunei erantzuteko. Ekimena Maiatzeko hirugarren asteburuan hasiko da Bastidan, Pipaon eta Ribabellosan. Sei koadriletako (Gasteiz izan ezik) Arabako 48 udalerrik eta Trebiñuko Konderriko bi udalerrik hartuko dute parte ekimenean. Larunbatetik aurrera eta irailera arte, musika taldeen 50 kontzertu, 39 antzerki emanaldi eta 4 abesbatza izango dira ikusgai.
Gehiago irakurri >