Añana Tourism
Aktibitate agenda Valderejoko Parke Naturalan 2021

Konstelazioak eta nebulosak, tximeletak, margolaritz azkar tailerrak, ikuspegi ikaragarriko ibilbideak… Valderejoko Parke Naturala bisita gidatu ugari proposatzen dizkizu natura bizi eta gozatu ahal izateko,  2021esko uda honetan.

 

JULIO 2021_VALDEREJO1024_3JULIO 2021_VALDEREJO1024_2

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

 

Espazioari begirada bat (Uztailak 6, 7, 8 y 9)

Jolastu eta esperimentatu ilargiaren eta eguzkiaren mugimenduarekin, haren argiarekin eta faseekin. Zatoz eguzki sistemari buruz ikastera udan gaueko zeruari buruzko proiekzio batekin amaituko den jarduera baten bidez  (konstelazioak, nebulosak eta askoz gehiago).

Ordutegia: 17 – 19:30

 

Sketching lantegia (Uztailak 10)

Deskubritu aire zabaleko pintura azkarraren sekretuak eta konektatu zure ingurune naturalarekin eta landa ingurunearekin. Parte hartzaileei oinarrizko materiala emango zaie.

Ordutegia: 10-13

 

Done Laurendi (Uztailak 13)

Gutxi gorabehera ordu eta erdiko ibilbide lineala, Lalastran hasi eta Villamardonesko herri hustua zeharkatzen duena eta Done Laurendiko ermitan amaitzen dena. Handik, haranaren bista ikusgarriak ikus daitezke.

Ordutegia: 10 – 13

 

Tximeleta goiza (Uztailak 18)

2 orduko ibilbide zirkularra (3 km); parke naturalean bizi diren tximeletak identifikatu eta ezagutu ahal izango dira, adituen laguntzarekin. Jarduera 30 minutuko hitzaldi batekin hasiko da, parketxearen kanpoaldean, eta xehetasun batzuk erakutsiko dira, haiek desberdintzeko.

Ordutegia: 10:30-13

 

Izen ematea >

Kartela >

 

JARRAIBIDEAK ETA GOMENDIOAK

- Izen-ematea derrigorrezkoa da eta ekintza burutu baino 48 ordu lehenago egin beharko da.

- Izen-ematea atxikitako formularioaren bitartez bakarrik egin ahal izango da.

- Familia unitate osoak izena eman ahal izango du, gehienez 6 pertsona.

- Parte-hartzaileen gehieneko kopurua indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da.

- Izena eman duten pertsonek berrespen email bat jasoko dute, ordutegiaren eta abiapuntuaren informazioarekin.

- Familia-unitate bakoitza gainontzeko partehartzaileengandik segurtsaun distantziara mantendu beharko da eta muxukoak eraman beharko ditu.

- Jarduera bertan behera geratzeko aukera dago, partehartzaile falta edota eguraldi txarragatik.

- Ez zaie inolako materialerik entregatuko partehartzaileei. Ibilbide ornitologikoetarako prismatikoen erabilera gomendatzen da.

- Jarduerara txakurrarekin joatea debekatua dago.

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es