Herritarren segurtasuna eta gorantza zihoan gatz ustiaketa menderatze, zaindu eta babestu beharrak herri hau defentsa errazeko kokapen estrategiakoan ezartzea eragin zuen. Alfonso I.ak fundazioko gutuna eman zion 1126 urtean, herrialdeko lehen hiribildu bihurtuz. Haren kale eta enparantzak mendixka baten mazelatan sakabanatzen dira, gainetik hurbilen daudenek gaztelua buru zuen harresidun lehen gunearen egitura mantenduz. Bisitaldian kale estuak zeharka daitezke erdi aroko usaina duten arkuekin, estilo barrokoko etxe-jauregiak, antzinako leinuetako armarriak edota Sarmientotarren armarria duen justizia emateko pikota. Guztiek beste garai eta errealitate batzuetara eramaten gaituzte.