Kuartangoko Ehiza-Esparru Soziala, hamar mila hektarea baino gehiago daukana, "lursail" edo "kuartel" izeneko unitateetan antolaturik dago, eta hartan ehiztari taldeak (4 eta 6 pertsona bitartekoa) ehiza praktikatzen du 5 orduz egun bakoitzean. Lursailak, hedadura handikoak, haraneko aniztasun paisajistikoa ehiza-esparruan islatzeko diseinaturik daude eta "ereindako ehizakiez" aparte bestelako espezie eta ale basatiak aprobetxatzeko aukera ematen dute ( ahateak, oilagorra, birigarroak, usoak,untxiak,...). Kuartangon, edozein modutan, ehizan ehiztari orok nahi duen lantze naturalen ezaugarriak ematen saiatzen da.