Turismo de Añana

Uribarri Gaubeako Saez de Santamaria Jauregia

Rivabellosa (Erribera Beitia)


Errenazimenduko "jauregi" hau ekialdeko aldetik apaizetxeari loturik dagoena erdi aroko eraikuntza zaharragoak aprobetxatuz altxatu zen haren oinaren erregulartasun ezak eta barrualdeko banaketak agerian uzten dutenez. Azpimarratzekoa da puntu erdiko arkuen galeria duen dorrea, binaka armarri harriaren bidez banatutakoak Pinedo de Albiz familiaren honako idazki honekin "credo in unum deum". Leiho bateko ateburuan armarri txiki bat ageri da erroak bistan dituen zuhaitz bat erdian eta Salazartarren hamahiru izarrak dauzkana.
Barnealdeko lorategian forma geometrikoak mantentzen dira, lauki itxurakoak, erdi aroko errenazimendu aurre-erromaniko espainiar lorategietan ohikoak. Banaketa, lau laukiak mugatuz harrizko inguruko hesiak eta gurutze itxurako ibilbide bi osotuz ezpel palaxuak, XVII. mende hasierako gaur egun erakusten duen eraikuntza formari dagokio.
1463 urtean Arabako Biltzar Nagusiak batu ziren eraikin honetan mendeetan zehar herrialdea gidatu duten "Arabako Herrialde Guztiz Zintzo eta Guztiz Leiala Gobernatzeko Ordenantza eta Legeak" onartzeko.



Bestelako interes guneak (Erribera Beitia):

Irudi txikia: Salazar de Manzanos-tarren Jauregia Salazar de Manzanos-tarren Jauregia
Sagastieta (Erribera Beitia)
Fitxa ikusi
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es