Turismo de Añana

Urbina-Basabe dorrea

Urbina Basabe (Kuartango)


Urbina-Basaben Arabako Urbina edo Ortiz de Urbina leinuaren enborreko abarraren etxebizitza izan zen multzo arkitektonikoa aurkitzen da. Eraikina izaera erlijiosoa, administratiboa eta erresidentziazkoa zuen behe erdi aroko zentroa izan zen. Beste eraikin baten gainean XII. Mendearen bukaeran altxatutako San Pedro izeneko eliza monasterioa, tenpluari atxikitako defentsarako dorrea eta ondoan dauden garrantzi gutxiagoko beste eraikin batzuk osotzen dute multzoa. 1458 urtean egungo itxura hartu zuen eta XVI. mende hasieran egungo kanpai horma exentua eraiki zen, Kuartangoko haranean daudenen antzerakoa. Gaur egun erakusketa aretoak dauzka bertan multzoaren berreskurapen berrian aurkitutako materialak erakusten direlarik.



Bestelako interes guneak (Kuartango):

Irudi txikia: Ehiza-esparru soziala Ehiza-esparru soziala
Zuhatzu Koartango (Kuartango)
Fitxa ikusi
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es