Turismo de Añana

Gatz Harana

Gesaltza (Gesaltza)

Kontaktua:
Tel.: 945 35 11 11     
E-mail: info@vallesalado.com
Web:  www.vallesalado.com

Gatz Harana Monumentu historiko deklaraturik dago. Mazelan dagoen hiruki itxurako azalera bat da, haran estu batean txertatutako maila ezberdinetan dauden larrainez osoturik. Gatzaren inguruko jarduera, IX. mendetik aurrera dokumentaturik dagoena, gaur egungo egitura osotuz joan da haranaren muturrean Santa Engracia izeneko salmuera iturburuaren ondoan jaiotzen den Muera ibaiaren ibilbidean zehar orografiara moldatzen diren 5.000 plataforma baino gehiago egonik. Añanako gatza lortzeko prozesua lurrunketaren bidez egiten da eta udako hilabeteetan burutzen zen. Gatzaren merkataritzak garrantzi estrategiko handia izan zuen XIX. mendeko erdialdean elikagaiak kontserbatzeko zuen garrantzia zela eta. Haren produkzioa 60 hamarkadatik aurrera oso azkar gutxitzen hasten da errentagarritasun ekonomikoaren faltagatik. 2001 urtetik aurrera Gatz Haranaren Berreskuratzeko Plan Zuzentzaile Integralean lan egiten da, diziplina anitzeko talde batek egina eta erakunde eta elkarte askoren elkarlana eskatzen du. Gainera, Gidatutako Bisita Programa bat burutzen da, bisitariak Gatz Haranaren berritze integralaren prozesua ezagutzeko aukera izanik. Gatz Haranera egindako bisitaren ikuspegia "publikoari irekitako" berriztatze proiektu legez aurkezten da, prozesu dinamiko batean murgildurik.



Bestelako interes guneak (Gesaltza):

Irudi txikia: Erdi Aroko hirigunea Erdi Aroko hirigunea
Gesaltza (Gesaltza)
Fitxa ikusi
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es