Turismo de Añana

Barrio - Nograro

 
Gaubea

Xehetasunak:
Bidea: 14,8 km. - 4 h.
Oinez egitko zailatasuna: Txikia
BTT zailtasuna: Erdikoa

Abiapuntua eta helmuga: Barrio
Urteko sasoirik onena: Udaberria eta uda
Oharrak:

Landaretza eta fauna: pinu gorria, gorostia, haritza, orkatzak, basurdeak... Kulturako edo etnografiako elementuak: Mellerako ermita eta Salazartarren dorrea, Nograron.


Rutaren deskripzioa:

Oso ibilbide aproposa dugu mendiko bizikletaz egiteko. Izan ere, ia osorik zoladura oneko mendi bideez osatua dago, eta ez dugu lokatz askorik aurkituko.

Barrio herriaren sarreran, hiru kale ikusiko ditugu. Errege kalea hartuko dugu, erdikoa. Iturrira eramango gaitu, eta handixek ekingo diogu bideari

 

  • 1. Iturriaren aurrealdean, 4 eta 6 zenbakiak dituzten etxeen artean, eskuinetara dagoen bidea hartuko dugu. Bide horretan gora 200 bat metro eginda, metalezko langa topatuko dugu. Zeharkatu eta ezkerrerantz gora egiten duen bideari jarraituko diogu. Uraska baten eta poste elektriko baten artetik pasatzen da. Aldapa txiki bat jaitsita, gure bidea gurutzatzen duen mendi bide bat ikusiko dugu. Ezkerretarantz igoko gara. Mendi bide horrek Nograroraino
  • 2. era-mango gaitu. Bideari segituz, gorostien, haritzen eta pinu gorrien artetik ibiliko gara. Urrutira gabe (irteeratik 1,3 kilometro besterik ez), eskuinetara, harkaitzean sartuta, Mellerako ermita
  • 3. ikusiko dugu. Merezi du hura bisitatzea: bidetik atera, metalezko langa pasa, es-kuineko bidea hartu eta 200 metro ibili. Ermitaren aurrean zelai txiki bat dago. Gorpuzti egunaren zortziurrenean, errome-ria egiten dute Arzenako Cosierra eratzen duten herriek (Barrio, Bachicabo, Gurendes, Quejo, Nograro eta Sobron). Gorantz doan mendi bidera itzuliko gara, eta Nograrora
  • 4. iritsi arte jarraituko diogu. Zuhaitz artean gora egiten dugun eran, Villanueva Gobiarango ikuspegiak izango ditugu. Ezkerretara, Cueto, Mota eta Bachicabo ikusiko ditugu. Abiapuntutik 4 bat kilometrora
  • 5, jaisten hasten da mendi bidea. Eta abia-puntutik 8 bat kilometrora, ganaduarentzako istila dago lurrean
  • 6. Eskuineko bidea hartuko dugu. Kilometro bat aurrerago, Nograro daukagu; Salazartarren dorrearen ondotik sartuko gara herrian
  • 7. Nograron, ibaia eskuinean utzi, eta errepidera helduko gara. Herritik ateratzeko, bi zubi txiki pasako ditugu: herriaren irteeran bata, eta 400 bat metro aurrerago bestea. Bigarren horren bestaldean, bide estu bat aurkituko dugu
  • 8. eskuinetara, soroen artean gora doana. Hurrengo bideguru-tzean, eskuinekoa hartuko dugu, alde hortan Carabo tontorra
  • 9. dugula. Mendi bideari segika, Judutarraren iturrira helduko gara, Barrio herriaren sarreran.



Bestelako ibilbideak (Gaubea):

Irudi txikia: Castros de Lastra Castros de Lastra
Gaubea (5,6 km.)
Ibilbidea ikusi
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es