Turismo de Añana

Castros de Lastra

 
Gaubea

Xehetasunak:
Bidea: 5,6 km.
Oinez egitko zailatasuna: Txikia
BTT zailtasuna: Hobe ez egitea

Abiapuntua eta helmuga: Caranca
Urteko sasoirik onena: Urte osoa
Oharrak:

Karankako eliza eta errota bisita ditzakezu. Bideak Lastrako historiaurreko gotorlekuen herriraino garamatza; antza denez, Burdin Arotik bizi izan da han gizakia.


Rutaren deskripzioa:

Bideari "aparkaleku" txiki batean ekingo diogu, herriaren iparraldeko irteerara iritsi aurretxoan. Hegoaldeko irteerarantz joko dugu, Angostorantz, alegia.

  • 1. 6 eta 8 zenbakiak dituzten etxeen artean, bidezidor bat ikusiko duzu. Horri segika, zoladura ona duen mendi bide batera iritsiko zara. Tumecillo ibaia zeharkatuko dugu zubi txiki batetik, eta errota zahar baten ondotik igaroko gara
  • 2. Gutxi gorabehera 150 metro aurrerago, bideak ezkerrera jotzen du. Guk, hala ere, eskuineko bidezidorra hartuko dugu, metalezko ate bat zeharkatuz. Ibaiaren ondotik joango gara 1,1 kilometroz,
  • 3. eskuinetik biratuz beste bide bat ikusi arte. Ezkerreko bidetik jarraituko dugu, aldapan gora.
  • 4. Putzu baten ondotik pasako gara. Bainatzera joaten diren animalien arrastoak ikusi ahal izango ditugu, freskatzeko erabiltzen dute.Aldapan gora 300 metro eginda, alanbre hesi bat topatuko dugu. Ezkerreko bideari segituz, 500 metro egingo dugu aldapan gora, eskuinean daukagun alanbre hesiaren ondotik. Zelai txiki batean
  • 5. arte baten pean erdi estalita dagoen seinale batek eskuinetara Castros de Lastra (Lastrako historiaurreko gotorlekuak) ditugula adierazten digu. Aztarnategia inguratzen duen bidezidorrean, bada azalpenak ema-ten dituen panel bat. Bidezidor horretatik Peņako gailurreriaraino joan gaitezke; han goitik, haranaren ikuspegi bikaina izango dugu. Zelaira itzulita,
  • 6. eskuinera joko dugu. Bideak behera egiten du, Karanka aldera. Hurrengo bidegurutzean,
  • 7. eskuinera segituko dugu. Karanka herria ikusiko dugu aurrez aurre. 700 bat metrora aurkituko dugu, beste bidegurutze bat dago
  • 8. eskuinetara utzita, Karankaraino jaisten den bideari jarraituko diogu. Interes bereziko naturgunetzat jotako ingurune batean barrena doa ibilbide osoa.



Bestelako ibilbideak (Gaubea):

Irudi txikia: Barrio - Nograro Barrio - Nograro
Gaubea (14,8 km. - 4 h.)
Ibilbidea ikusi
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es