Gatz soroak Euskadiko monumentu nazionala dira, eta une hauetan lehengoratzen ari dira. Caicedo-Yusoko aintzira, bioaniztasun handiko hezegunea da. Nabarmena da hango ur hegaztien eta hegazti migratzaileen aberastasuna. Era berean, bisitatzea merezi dute san Joan Akrekoaren monasterioak, Ozpinatarren eta Herrandarren jauregiek, eta Villaconesko Andre Mariaren elizak.