Bidea: 9 km - 2 h y 30 min
Oinez egitko zailatasuna: Erdikoa
BTT zailtasuna: Hobe ez egitea
Abiapuntua eta helmuga: Zuatzu - Kuartango
Urteko sasoirik onena: Udaberria eta uda. Ez igo lainoa baldin badago, zaila baita orientatzea.
Oharrak:
Zuazo Kuartangoko goiko aldean. Ikuspegi ederrak: Kuartangoko harana (mendebaldea), eta Arkamo, Gibijo (mendebaldea) eta Badaia mendilerroak. Han ageri dira, orobat, Gorbeia (iparraldea), Toloņo eta Kodes (hego-ekialdea).
Zuhatzu Kuartango herriaren goiko aldetik abiatuko gara. Elizaren pean dagoen azken baserritik, mendi bide zabal bat hartuko dugu
1. 500 bat metro aurrerago, bidegurutzea dago. Bide berari segituz, metalezko atea topatuko dugu. Ezkerretara utziko dugu, eskuineko bidetik aurrera eginez
2. Bidea pinu gorrien baso batean barneratzen da. Aldapara eramango gaitu samur batean gora 1,5 kilometro eginda, errepikagailu batera garamatza -
3. Han, ezkerrera egingo dugu. Mendi bidea beti aldapan dago, eta Kuartangoko haranaren ikusmira ederra eskaintzen digu. 300 bat metro aurrerago, gure bidea gurutzatzen duen mendi bide bat topatuko dugu
4. zuzen jarraituko dugu, Azkarate iturrira heldu arte
5. Bidezidorretik igoko gara, iturria ezkerretara utzita. Berehala mendiaren bizkarraldera iritsiko gara, Azkarateko lepora
6. Badaiako mendilerroaren goialdean gaude. Bidezidorrari segituz, harrizko hesi batekin topo egingo dugu. Hesi hori gure ezkerrean dugula inguratuko dugu
7. Bide estua bidezidorrak urmael artifizial txiki batera eramango gaitu
8. Oteros mendia nabarmen ageri da mendilerroaren ordekan. Beraz, aise aurkituko dugu mendi horren tontorrean dagoen erpin geodesikora iristeko bidea.