Turismo de Añana

Marinda Tontorra

Kuartango

Xehetasunak:
Bidea: 5,5 km - 2h y 20 min
Oinez egitko zailatasuna: Txikia/Erdikoa
BTT zailtasuna: Erdikoa/Handia

Abiapuntua eta helmuga: Sendadiano
Urteko sasoirik onena: Urte osoa
Oharrak:

Ikuspegi ederrak daude Badaia eta Arkamo mendilerroen aldera eta Kuartangoko haran osoaren gainean.


Rutaren deskripzioa:

Ibilaldiari Sendadiano herrian ekingo diogu. Elizatik abiatuta, kale nagusian gora egingo dugu, metalezko hesi batera iritsi arte

  • 1. Hesi hori gainditu eta bide harritsu batetik jarraituko dugu. Bidegurutze batera eramango gaitu. Han, erdiko bidea hartuko dugu, zirkulazio gehien duela antzematen zaiona
  • 2. Handik, Marindaren piramide silueta izango dugu begien bistan. Mendi bideak gora egiten du, ezkerretara Basabe harana dugula, Arkamo mendilerroaren oinetan. Alboetan pinu gorriak dituen bide batetik 2,3 kilometro ibilita, gailurrera daraman mendi lepoan izango gara. Han, metalezko atea dago. Bide zabala utzi
  • 3. eta hura zeharkatuko dugu. Oso nabaria ez den bidezidor batean aurrera egingo dugu, aldapan gora, alanbre hesi baten ondotik. 20 minutuko igoera neketsua egin ondoren, gailurrean izango gara
  • 4. Haurrekin edota bizikletaz goazelako edo, gailurrera igo nahi ez badugu, tontorra ingura dezakegu. Horretarako, metalezko atea zeharkatu beharrean, aurretik dagoen eskuineko bidea hartuko dugu
  • 3*. Bidean orientatzeko erreferentzia gisa, Marinda tontorra (inguratu egin behar dugu) eta bide osoa markatzen duten mugarri zuriak erabiliko ditugu. Bidean, metalezko hiru ate zeharkatu beharko ditugu; bigarrena -- 27. mugarriaren ondoan dagoena -- pasatakoan, 80 bat metro aurrerago, 22. eta 21. mugarrien artean, bada bide bat, Marinda herriko ermitaren hondarretaraino
  • 5. jaisten dena. Ermita bisitatu eta gero, bide beretik atzera egingo dugu mugarri zuriz markatutako bidera. Bide horri segituz, metalezko hirugarren atea topatuko dugu, 14. mugarriaren ondoan. Ate hori ere zeharkatu egingo dugu. Ondore, bi bide aurkituko ditugu. Ezkerretik gorantz doana hartuko dugu
  • 6. Aldapan gora 300 metro inguru eginda, ordezko bidearen abiapuntura iritsiko gara, eta mendi bide beretik Sendadianora etorriko gara atzera.



Bestelako ibilbideak (Kuartango):

Irudi txikia: Oteros Mendia Oteros Mendia
Kuartango (9 km - 2 h y 30 min)
Ibilbidea ikusi
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es