Turismo de Añana

Gazteluen ibilbidea

Zanbrana

Xehetasunak:
Bidea: 18 km - 5 h
Oinez egitko zailatasuna: Erdikoa
BTT zailtasuna: Hobe ez egitea

Abiapuntua eta helmuga: Ocio
Urteko sasoirik onena: Urte osoa
Oharrak:

Zabalateko eta Lanosko gazteluak, Ocion, babesgune garrantzitsuak izan ziren, duten kokaleku estrategikoagatik. Zabalatekoa da Arabako armarrian ageri dena.


Rutaren deskripzioa:

  • 1. Ociotik abiatuko gara, gaztelua dagoen muinoaren azpian, bi PR bidezidorren argibide kartela dagoen tokitik. Inglares ibaia zeharkatuta, ezkerreko mendi bidea hartuko dugu.
  • 2. Ehun metro aurrerago, bide asfaltatu bihurtzen da; eta, aldapan gora 300 metro aurrera eginda, Lanosko gazteluaren hondarrak topatuko ditugu, herria menpean dutela. Abiapuntura itzulita, A-3126 errepideari segituko diogu, Zanbranarantz. 300 bat metrora -
  • 3. Ocio dioen seinalea topatuko dugu. Ezkerreko mendi bidea hartuta, 700 metrora
  • 4. bidegurutze batera helduko gara. Berantevillarantz joko dugu, A-3126 errepiderantz. Errepidea zeharkatu eta 20 metro
  • 5. aurrera eginda, eskuinera GR bidezidor bat hartuko dugu (arrokan eraikitako haitzulo etxe baten aurrealdean). Bidezidor horrek Txulato mendia inguratzen du, 1,5 kilometroz gutxi gorabehera. Hor mendi bide batekin bat egiten du
  • 6. eta mendi bidean gora segituko dugu, haran estu bat zeharkatuz. Ezkerretara, kareharrizko harkaitz malkarrak; eta, eskuinetara, Txulato mendiaren mazela. 400 bat metro aurrerago, suebakia ikusiko dugu, eta kilometro bat aurrerago
  • 7. (beste suebaki batera iritsi baino 25 metro lehenago) bidezidor estu bat sigi-saga gora doa, Zabalateko gazteluraino. Zabalateko gazteluaren hondarrak
  • 8. landaretza sarriaren artean zabalduta daude. Merezi du hondar horiek bisitatzea. Bisita egin eta gero, gaztelua menpean duen eraikin baten hondarrek koroatutako harkaitzaren hegoaldera itzuliko gara. Eskuinetara
  • 9. ikusiko dugun bidezidor txikiari jarraituko diogu. Bidea utzi gabe, harrien eta landareen artean, kilometro bat
  • 10. inguru aurrera eginda, mendi bide zabal bat topatuko dugu. Mendi bide horretan behera egingo dugu (eskuinetara). Mendiaren behe aldera helduko gara, Bergantzura, Ociora edo Portillara joateko bidea adierazten digun seinale batera
  • 11. Han, bi bide ditugu aukeran:
  • 12. Bergantzuko bidea. Bergantzu herriraino jaitsiko gara, Txulato inguratzen duen mendi bidetik. Han, eliza bisita dezakegu. Antzinako gaztelu baten hondarren gainean eraiki zuten. Abiapuntura itzultzeko, Landako Andre Mariaren ermitatik igarotzen den nekazaritza bidea hartu. Inglares ibaiaren ezkerreko bazterraren ondotik doa, gutxi gorabehera 3 kilometroz.
  • 13. Ocioko bidea. Ociora jaitsi gaitezke, eskuineko bideari segituz. Mendi bide hori, Zabalateko gaztelura igotzean atzean utzi duguna bera da.



© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es