Turismo de Añana

Sobron

Lantaron

Xehetasunak:
Bidea: 8,1km - 2 h. 30 min
Oinez egitko zailatasuna: Txikia
BTT zailtasuna: Handia

Abiapuntua eta helmuga: Sobron
Urteko sasoirik onena: Udaberia eta uda
Oharrak:

Mendian eguna pasatzeko ingurune aparta. Gaztainondoen zelaian bazkal dezakegu, edo igerilekuetara jaitsi. Errepidean, gogoan izan oinezkoak ezkerretik ibili behar direla, eta kontuz, betiere.


Rutaren deskripzioa:

Ebroko parkea pasatuta utziko dugu autoa, ezkerraldean dagoen aparkalekuan

  • 1. Aurrera eginda, porlanezko mendi bide bat aurkituko dugu; Sobronera eramango gaitu. Orain-berriki arte hutsik egon da herri hori
  • 2. Igotzean, sai kolonia ugariren bizileku diren arrokak ikusiko ditugu eskuinetara.
  • 3. Herrira iristean sarreran ikusiko ditugun bi kaleetatik, ezkerrekoa hartuko dugu. Hor daude ogi labearen hondarrak, orain Andre Mariaren irudi bat gordetzeko kapera gisa erabiltzen dutena. Eskuineko bidea hartuko dugu, kapera horren eta iturriaren artetik igarotzen dena. 100 bat metro aurrera eginda, langa bat aurkituko dugu. Haren bestaldean uraska bat dago. Zelai bat ezkerrean utzita, bideari segituko diogu, urritzen eta ezpelen artean. Aurrerago, bi bide utziko ditugu eskuinetara: bide txiki bat, 75 bat metrora; eta gorantz doan beste bide bat, 300 bat metrora. Hurrengo bidegurutzera heltzean, eskuineko bideari segituko diogu. Gutxi gorabehera 1,1 kilometroan behera egiten du, gurbitzez eta haritzez inguratuta. Bi aldeetara, atzean utziko ditugu mendi bidera datozen bideak; beherantz jarraituko dugu, zelai zabal batera. Ehunka urteko gaztainondoak daude zelaian. Han, mendi handientsuez inguraturik, paisaia zoragarriaz gozatuko dugu
  • 4. Bidearen arrastoari segituko diogu, berriz ere tamaina handiko zuhaitzez inguraturik.Bideak alanbre hesi batera garamatza. Zeharkatu eta errepidera helduko gara. Ezkerrera joko dugu. 2 kilometro eginda, urtegiaren presara iritsiko gara. Hura pasa, eta, kilometro bat ibili ondoren, abiapuntura helduko gara.



© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es