Opera dator Bachicaboko elizara, Jose Pizarro tenorearen eta David Aijon pianistaren eskutik. 2013ko abuztuaren 10ean, 20:30ean, Robertt Shumannen errepertorioa eskainiko dute, “Liederkreis” eta “Dichterliebe” izenekoa. Pixka bat lehenago, 20:00etan, doaneko bisita gidatua egingo da elizan, kontzertuaren aurkezpen modura.