Añana Tourism
Mediko Maratoi Erdia Añanako Gatz Haranean

Añana herriko Gatz Harana Mendiko I. Maratoi Erdiaren agertokia izango da irailaren 21ean; probak Martin Fiz maratoilariaren babesa dauka, eta proba mota horien erreferentzia nazional zein nazioartekoa bihurtzea da asmoa.

Hogeita bat kilometro Gesaltza Añana inguruko parajeetan zehar, 1.300 metroko desnibel positiboa, 5 anoa-postu eta azken kilometroak Gatz Haranean zehar egitekoak izango dira, munduan parekorik ez duen parajean. Horiexek dira Añanako Gatz Harana Fundazioak eta Ideolab enpresak antolaturiko probaren osagaiak, Añanako Udalaren eta Gatzagak gatz-langileen elkarteak lagundurik.

Añanako Gatz Harana milaka urte dituen gatz-lantegia da. Harriz, egurrez eta buztinez eginiko terrazek osatzen duten arkitektura paregabea, ezaugarri geologikoak, bertako biodibertsitatea edo bere balio paregabeez gain, hori guztia harmonia ezin hobean bat egitean datza bere balioa, testuinguru pribilegiatuan.

Mendiko Maratoi erdiarekin batera, Korrikalariaren eta Gastronomiaren I. Erakustazoka izango da Gesaltza Añanan egun horretan bertan; bertan, Trail Running-arekin lotutako markek zein tokiko ekoizleek euren produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzte. Hala, kirolak, gastronomiak, kulturak eta turismoak bat egingo dute ingurune paregabean.

Añanako Gatz Haraneko Mendiko I. Maratoi Erdiak kategoria maskulinoa eta femeninoa izango ditu eta 21 kilometroko luzera izango du eta 1.300 metroko desnibel positibo pilatua. Antolakuntzak 5 anoa-postu aurreikusi ditu eta 4 orduko gehieneko iraupena, kontrolez kanpokoak ekiditeko. Lasterketa 09:30ean abiatuko da Gesaltza Añanako plazatik eta … igaroko da.

Lasterketaren azken zatia Gatz Haranean barna egingo da, eta bertan egongo da helmuga-lerroa. Parekorik gabeko esperientzia izango da parte-hartzaileentzat, paraje paregabean korrika egiteko aukera izango dutelako, perimetroan pilatuko den jendearen eta gatzagetako harmailetako ikusleen begiradapean.

Interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete www.vallesalado.com webgunean, baita Running Fiz, El Corte Ingles eta Gaikar kirol-dendetan ere. Izen ematearen prezioa 18 eurokoa izango da lasterkari federatuentzat, eta 20 eurokoa federatugabeentzat.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

www.vallesalado.com

Kartela

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es