Añana Tourism
Haur-ingurugiro jardunaldiak Gaubean

Datorren ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurugiro Eguna ospatzen da. Egun honetarako Udal-Liburutegian ingurugiro tailer bat prestatu dugu, gizakiak ingurugiroan duen eragina zein den eta naturaren maitaleak zaretela jakinik.

“Haur bat Mundu berdeago baten bila doan”

Haur-ingurugiro jardunaldiak

Ekintzak:

Ipuinkontalaria:

Peter Brown-en “Lorategi bizia”

Jen Wojtowicz –en “Hugoren lorategia”

“Eko-Nekazaria” Ingurugiro ekintza:  Hazien Bonbak  (Nendo dango). Landareen haziak zabaltzeko aintzinako modu bat da, ez duena iñongo lanik eskatzen. Bertako landaretza babesteko era bat da, gure baratzean edo lorategian erabili dezakeguna (Nekazaritza naturala, Masanobu Fukuoka).

Gaubeako ingurutik irteera sendabelarrak ezagutzeko eta kalendula (Calendula officinalis) landarean bilketa egiteko.

Bainua hartu eta gerorako kalendula olioa egitea.

 

Datak:

Ekainak 3, ostirala: 17:30-19:30. 4 eta 5 urteko umeentzat (Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak).

Ipuin kontalaria: “Lorategi bizia”

“Hazien Bonbak” ingurugiro ekintza.

 

Ekainak 10, ostirala: 18:00-20:00. Lehen Hezkuntzako  1., 2. Eta 3. Zikloak (6-12 urte).

Inpuin kontalaria: “Hugoren lorategia”.

Gaubeako ingurura irteera.

Kalendula olioa egin.

 

Ekainak 17, ostirala: 18:00-20:00. Lehen Hezkuntzako  1., 2. Eta 3. Zikloak (6-12 urte).

Ipuin kontalaria: “Lorategi bizia”

“Hazien Bonbak” ingurugiro ekintza.

 

Parte hartu nahi baduzu, eman izena Liburutegian

Telefonoa: 945 353042

e-posta: biblioteca@valdegovia.com

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es