Santa Katalinako Lorategi botanikoan uztailean egingo diren jarduerak

Datorren larunbatetik, uztailaren 4tik, aurrera hasiko dira jarduerak Lorategian. Gehienez 20 lagunentzako edukiera mugatua izango dute, eta maskara erabili beharko da. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Programa hilabetez hilabete eguneratuko dugu, azken orduko aldaketak egin behar direla aurreikusiz. Hona hemen uztailerako aurreikusitako jarduerak. Zuen zain gaude!
Info eta erreserbak: jardincatalina@gmail.com/688 89 70 48
Kartela >
Uztailak 4
12:00 Haurrentzako bisita antzeztua
20:00 Gaueko bisita antzeztua
Uztailak 11
12:00 Euskal mitologiari buruzko ipuin kontaketa
Uztailak 12
12:00 Yoga tailerra familian
Uztailak 18
12:00 Tximeleten oasia tailerra
Uztailak 19
12:00 Tximeletak ezagutzeko tailerra
Uztailak 25
21:30 Aire zabaleko zine emanaldia
Uztailak 26
12:00 Haurrentzako magia ikuskizuna