Añana Tourism
Añanako 15 enpresa daude jada Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroan

Iaz, Añanako 15 turismo-enpresak lan egin zuten Euskadiko Kode Etikoaren programan. Kodeak geure kulturaren eta nortasunaren ezaugarri berezietatikl abiatuta prestatu da eta aintzat hartzen ditu Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta bertan jasotako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak, Turismoaren Munduko Kode Etikoa (Turismoaren Mundu Erakundearena) eta ST + 20 Turismo Jasangarriaren Munduko Gutuna.

Kode honen xedea da identifikatzen gaituzten baloreak baliabide bihurtzea gure garapen turistikoa modu lehiakor batean ulertu eta kudeatzeko.

 

Hauek dira aintzatetsi diren enpresak:

- Aventura Sobrón (Sobron)

- AZALA, Espacio de creación y alojamiento rural (Lasierra)

- Camping Angosto (Angosto)

- Castillo de Portilla Landetxea (Portilla)

- Madera y Sal Landetxea (Gesaltza Añana)

- Zaballa Landetxea (Langraiz Oka)

- Caserío Montehermoso (Astúlez)

- Valderejoko Parke Naturalaren Parketxea (Lalastra)

- Tierra y Madera Landetxea (Barrio)

- Elai Etxea (Pobes)

- Gaubeko Ekhia (Espejo)

- Sobrongo Uraren Museoa (Sobron)

- Añanako Eskualdeko Turismo Bulegoa (Gesaltza Añana)

- Gaubeako Turismo Bulegoa (Uribarri Gaubea)

- Orgaz Dorre-Jauregia (Fontetxa)

 

Zorionak guztioi!

 

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es