Añana Tourism
Jarduerak Valderejo parkean ekainean

Ondoren, 2021 udan zehar, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ibilbide gidatuak mordoa aurkezten dizkizuegu.

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

Arrayuelasera igoera: 5 kilometrotako ibilbidea Valderejoko gailurrik  ezezagunetarikora eramango gaituena, Arrayuelas. Bertatik, Valderejo eta Bovedako bi isurialdeak bereiztu ahal izango dugu.

  • Adina: 12+.
  • Ordutegia: 16-19h.

Ibilbide etnografikoa: Lalastratik ibilbidea, Museo Etnografikoa, antzineko ohiturak eta  ogibideak erakutsiko diguna. Amaitzeko, boloetara jolasteko aukera izango dute partehartzaileek.

  • Adina: 8+.
  • Ordutegia: 17-19h.

Valderejoko fauna ezagutu: 3 orduko ibilbide zirkularra, parke naturalako fauna-balioak ezagutzeko, putzuetan edo basoetan barrena. Hegaztien kantuek edo aztarnen bilaketak haien espezie enblematikoenetara hurbilduko gaituzte.

  • Adina: 12+.
  • Ordutegia: 10-13h.

Hegaztien kontzertua: Ibilbide zirkularra aditu baten laguntzaz Parke Naturaleko hegazti ezberdinak kantuen bidez identifikatzeko aukera emango diguna. Ekintza gidatua, Parketxearen inguruan 30 min ko kantu ezberdinak jorratuko duen hitzaldi batekin hasiko da.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 8:30-10:30h.

Gaueko ibilaldia: Gaueko hegazti harrapariei buruzko hitzaldia hasieran, eta ondoren, gauean murgilduta, soinuak isilean gozatzeko eta gaueko biztanleak identifikatzen saiatzeko ibilaldia.

  • Adina: 12+.
  • Ordutegia: 21:30-23:30h.

Datak ikusi >

Izena eman >



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es