Añana Tourism
ARABAKO PLAZETAN. Arabako kale arteen zirkuitua

“Arabako plazetan”, Arabako kale arteen zirkuituaren 2. edizioak 33 emanaldi programatu ditu lurralde osoan zehar. 2020ko estreinaldi arrakastatsuan baino 11 gehiago izango dira, 21 konpainiak maiatzetik irailera jardungo duten zirkuituan.

“Arabako Plazetan” Arabako kale arteen 2021eko zirkuituaren bigarren edizioa. 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko beste hainbat udalerritan, non 21 konpainiak jardungo baitute maiatzetik irailera bitartean.

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren ustez, “iaz, krisialdian programazioan oinarritutako kultura berreskuratzearen alde egin genuen apustuan, antzerki, dantza eta zirku magikoko programa berri baten alde egitea erabaki genuen, lurraldean kultura ibilbide bat finkatzen eta prestatzen laguntzeko helburuarekin. Izan ere, horrekin –adierazi du– arte eszenikoak lurraldean zabaltzea eta sustatzea lortzen da, eskari berriak aintzat hartuz eta eraginez, kaleko arteen ikuskizunen eskaintza herri guztietara helarazten dugu, eta, horrekin, tokiko sorkuntza sustatzen dugu arte eszenikoen esparruan, Arabako konpainiei erakusteko aukerak irekiz.

Zirkuituak larunbat honetan bertan egin du lehen emanaldia Langraiz-Okan, baina gainerako 32ek ekainaren 18tik irailaren 25era arte jarraituko diote, udalerri hauetan:  Agurain, Aiara, Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Eltziego, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Urizaharra, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Iekora, Zambrana, Zigoitia eta Zuia.

Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. Artekale 2004an sortu zen euskal lurraldean kaleko arteak balorizatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin. Izaera berezi eta bakarra du, bertan sektoreko hainbat profesionalek bat egiten baitute: artistek, jaialdiek eta banatzaileek. Guztiak kaleko artea duintzeko helburuarekin.

Emanaldiak Añanan:

- Ekainak 19: Deabru Beltzak “Les tambours de Feu”. Bergantzu.

- Ekainak 26: Cía Maite Guevara “¡Qué buen día”!. Beranturi.

- Uztailak 2: Trapu Zaharra “Por hacer un favor”. Ribabellosa.

- Uztailak 3: Zanguango Teatro “Bestaldean/Al otro lado”. Zuhatzu Kuartango

- Uztailak 18: Molto Vivace “Jazz & Fusion Musik”. Uribarri Gaubea.

- Uztailak 21: Berdinki Zirkua “mikra”. Leciñana del Camino.

Informazio gehiago >

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es