Aktibitate ugari guztiontzat. Añanako Kuadrilla zain duzu udazken honetan

Natura, gau-irtenaldia, historia… udazken honetan, Añanako Kuadrilla badator aktibitatez Beteta.
Bere historia, ondarea eta identitatea protegonistak izango ditu udazkenean gure kuadrilla, bere programan “Añanako Kuadrilla zain duzu udazken honetan” aktubitate mordoa proposatzen ditu, bai bertokoak eta bai bisitariei urbilduko diena gure hisotira eta natura hobe definitzen dituzten elementuak
Ez ahaztu izen ematea!
Azaroak 6a, larunbata.
Bizi eta sentitu Valderejoko Parke Naturala. Harraparien bila.
Arabako harribitxi berdeetako batean, Euskadiko sai arrearen populazio nagusia bizi da. Oinezko irteera honi esker, pixka bat gehiago jakiteko aukera izango dugu Arabako birika berde horretan bizi diren harraparien inguruan.
Iraupena: 3 ordu
Irteera ordua: 09:30
Irteera lekua: Lalastrako Parketxea (atea)
Gomendioak: Prismatikoak eramatea komeni da. 10 urtetik gorako haurrentzako jarduera.
Izen-emateak
Azaroak 13a, larunbata.
Gazteluen artean ibilian (Portilla eta Ocio).
Oinezko ibilaldia, 7 km-koa gutxi gorabehera, Portillako gaztelua eta Lanosko gaztelua (Ocio) lotuko dituena. Zeharkaldi modalitatean egingo da. Autoak Portillako herrian utziko ditugu, eta Ocioko herrian autobus batek hartuko gaitu, irteera-tokira itzultzeko.
Iraupena: 4 ordu
Irteera ordua: 09:30
Irteera lekua: Portillako Eliza.
Gomendioak: Babesteko arropa eta oinetako erosoak. Ura eta hamaiketako.
Izen-emateak
Azaroak 20a, larunbata.
Abentura familiarekin. Gaueko ibilaldia Kaizedo Behekoko lakuraino.
Gaueko ibilaldia, 10 km-koa gutxi gorabehera. Gesaltza Añanatik abiatuta, Kaizedo Behekoko lakuraino eramango gaitu bideak. Gauak horretarako bide ematen badu, ilargi betea ikusteko aukera izango dugu, Euskadiko laku naturalik garrantzizkoenean islatuta.
Iraupena: 3 ordu
Irteera ordua: 17:00
Irteera lekua: Gesaltza Añanako igerilekuetako aparkalekua
Gomendioak: Babesteko arropa eta mendiko oinetakoak. Kopeta – argia edo linterna. Edariak eta/edo snack gordetzeko motxila. 8 urtetik gorako haurrentzako jarduera.
Izen-emateak / Inscripciones
Azaroak 27a, larunbata.
Ezagutu Sobrongo historia eta ingurunea.
Irteera bitan banatuko da: lehenbizi, Uraren Museoa bisitatuko dugu, eskualdean protagonista den baliabide horren gaineko guztia ezagutzeko, eta, jarraian, Sobrongo ingurunea ezagutuko dugu, oinez ibilaldi bat eginez.
Iraupena: 3-4 ordu
Irteera ordua: 10:00
Irteera lekua: Sobrongo Ur Museoa
Gomendioak: Arropa eta oinetako erosoak. Prismatikoak eramatea komeni da.
Izen-emateak
Abenduak 4a, larunbata.
Gaubeako historia bizia, dorre eta zuhaitz berezien artean ibilian.
Oinezko irteera da, familia osoarentzat aproposa, Arabako bazter horren alderdi bitxienetako eta ezezagunetako batzuk ezagutzeko aukera emango diguna. Zin egiteko Artea eta Baronatarren Dorretxea izango dira gure bisitaldi nagusiak.
Iraupena: 3 ordu
Irteera ordua: 10:30
Irteera lekua: Angostoko Santutegia.
Gomendioak: Arropa eta oinetako erosoak.
Izen-emateak / Inscripciones
Abenduak 11, larunbata.
XIX. mendeko smartphoneak ezagutuz. Telegrafo optikoa.
Oinezko ibilaldi bat, 9,5 km-koa eta erdi-mailako zailtasunekoa, Arabako lurraldeko zati batean barreiatutako telegrafo optikoetako bat ezagutzera hurbilduko gaituena. XIX. mendeko telefono mugikorra ezagutzea eta hartara hurbiltzea izango da irteera honen erakargarri nagusia.
Iraupena: 3 horas
Irteera ordua: 09:30
Irteera lekua: Manzanos
Gomendioak: Mendiko arropa eta oinetakoak. Ura eta janaria
Izen-emateak / Inscripciones