Musika elektronikoa, soka laukote bat, haurrentzako sukaldaritza tailerrek eta elizetarako bisita gidatuak. Hori guztia duzu zain Añanan, larunbatean, uztailaren 28an
Villanañeko Varona dorretxe-jauregiak DKASTLE musika elektroniko jaialdia hartuko du. Non stop gertakaria izango da, larunbateko 18:00etatik igandeko 09:00etara, DJ Seks, Dj Ochoa eta Dorianekin. Larunbatean, halaber, eta hortik kilometro gutxitara, Villabuenan, Isasi soka laukotearen kontzertua izango da, 19:30ean.
Baina nahiago baduzu Añanako eliza nagusien xarma ikusi, 17:00etan hasiko da Gaubeako katedrala deitzen dioten Tuestako eliza erromanikoa ikusteko bisita. Eta 18:00etan, harri eta zur geratuko zara 2006. urtean Bachicaboko elizan aurkitutako 2 erretaulekin.
Haurrek astearte eta ostegunetan Espejon, La Kabañan, antolatuko dituzten sukaldaritza-tailerretan murgiltzeko aukera edukiko dute.
Elizetako bisita gidatuen informazioa: Tel.: 945.35.30.40 (Nosco)
DKASTLE: www.dkastle.es
Haurrentzako sukaldaritza-tailerra: Tel.: 94.35.10.19
