Gaubeako Gabonetako Azoka

Igandean, abenduak 2, Gabonetako Azoka egingo da Uribarri Gaubeako pilotalekuan, eta Añanako eta inguruko ekoizleen azoka, hileko lehenengo igandean egiten dena, eta eskulan azoka berezi bat uztartuko ditu.
Batzarra osatzen duten ekoizleekin batera, bi ekoizle gonbidatuko dituzte, euren lana erakusteko. Gabonetako Gaubeako Azokan, Â La Majada gazten (Barcina del Monte) ardi-gaztak eta arkume ekologikoak, Candido Besa upategiak eta Jesusen oilo eta Euskal oiloak, indioilarrak eta antzarak egongo dira.
Eskulan azoka bereziak zura, zumea, beira, larrua, zeramika eta abar lantzen dituzten eskulangileak bilduko ditu.
Azoka animatzeko, trikitia, txokolatea, ardo beroa eta bi tailer egongo dira: grabatu tailerra (tierrapapeltijera) eta mozorro tailerra (Gaubea bizirik).