Añanako Gatz Harana UNESCOren Munduko Ondare izateko bere hautagaitza Japonen aurkezten du

Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Asmotsuen Nazioarteko IV. Foroa (SIPAM), Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) sustatukoa, eta  nekazaritza paisaiei buruzko munduko fororik garrantzitsuenetariko bat, Añanako Gatz Haranaren berreskuratzeko proiektuari buruz hitzaldia jasoko du bere egitarauan.
Topaketa Ishikawa (Japonen) maiatzaren 29tatik-31ra izango da eta Javier de Andresek, Arabako diputatu nagusi eta Fundazioko lehendakari denak, izenburu hau duen hitzaldia emango du: “Añanako Gatz Haraneko gatzagak, milaka urteko historia duen gatzaren nekazaritza paisaia”.
400 bat partaide izango dira biltzarrean, bertan Gatz Haranaren Fundazioaren Gerentea, Roberto López de EguÃlaz parte hartuko du ere.
Munduko Ondare izateko Gatz Haranaren hautagaitza nazioartean hedatzeko modua ere bada.
Informazio gehiago