Añana Tourism
2013ko uztailaren 13an, Gatz Azoka Gesaltza Añanan

2013ko uztailaren 13ko gauean, 22:00etan, argia eta soinua izango dira jaun eta jabe Añanako Gatz Haranean (sarrera 21:30etik aurrera).

Gesaltza Añanak Gatz Azoka ospatuko du, Haraneko Kultur Paisaia UNESCOren Munduko Ondare izateko hautagaitza babesteko ekitaldia. Prezioa 7,5 €-koa izango da (doan, lekurik betetzen ez duten 4 urtetik beherako haurrentzat). Eta 15 €-ren truke helduen kasuan, eta 6 € lau urtetik beherakoenean, honakoak edukiko dituzu: ikuskizuna + autobusa + Gatz Haranerako bisitaldia (ezinbestekoa da aldez aurretik 945. 35. 11 telefono-zenbakian erreserba egitea eta ordaintzea).

“Haranaren memoria” izeneko ikuskizunak jardueraren beheraldiagatik leku hori utzi behar izan zuen gatzgile baten bizitza kontatzen du. UNESCOren Munduko Ondare izateko hautagai dela jakinda, oroitzapenak berpizten zaizkio eta bere haurtzaroa markatu zuten ibilbideak egitera itzultzen da.

Informazio gehiago



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es