Añana Tourism
Familientzako bizikleta-ibilbidea Añanatik 2015 (LEKUAK AGORTU DIRA)

 

LEKUAK AGORTU DIRA

Hurrengo iganderako, Ekainak 21, Añana Turismok proposatzen dizuete aukera ikaragarria familiarekin primeran pasatzeko: goizeko ibilbide bat txirrindulaz. Ibilbidea gidatua izango da eta Añanatik zehan joango da, Valderejo-Añanako BTT Zentrotik (Angostoko kanpinean kokatuta) Espejora, Varona dorretik eta Espejoko parketik pasatuz.

“Añanako Ibilbidea Txirrindulaz” 8 km-ko ibilbide laua izango da, lur-sail artean, eta oso aukera ona da familiarekin naturaz gozatzeko. Ibilbidea egokitua dago 6 urtetik gorako umeentzat, bere bizikletarekin joateko prest baldin badaude. Añana Eskualdeko Presidentea Rosario Mardonesen esanetan “ustekabe batzuk egongo dira ibilbidean zehar”.

Parte hartzeko bi aukera daude: bakoitza BTT Zentrora (Angostoko kanpinean) bere kabuz joatea (10:20etan) edo Gasteizko topaleku batean egotea. Topalekuak izango dira Arriagako Parkina (9:00etan) eta Mendizorrozako Parkina (9:20). Hortik autobus eta bizikletentzako ibilgailu berezi bat aterako dira.

Ibilbidean zehar monitore berezituakoak joango dira eta hamaiketako txiki bat dago barne. Bakarrik behar dituzue zeuen bizikleta, haurrentzako kaskoa (derrigorrezkoa), arropa erosoa, ura eta familian primeran pasatzeko gogoa.

IZENA EMAN

INFORMAZIOA

Izena emateko: formulario hau bete edo Añana eskualdeko Turismo Bulegora deitu (945.35.13.86). Ezinbestekoa da izena ematea (leku kopuru mugatua).

Prezioa: 2 €/helduak eta 1 €/haurrak (12 urtera arte).

Zer dago barne: garraioa (aukerakoa), hamaiketako txikia eta ibilbide gidatua.

KARTELA DESKARGATU

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es