Añana Tourism
Tuesta, Batxikabo eta Angosto ezagutzeko bisita gidatuak (ira/urr)

Iraila eta urriaren artean Tuesta eta Batxikaboko elizan, eta Angostoko santutegia ezagutzeko bisita gidatu bereziak egingo dira. Izena ematea ez da beharrezkoa, bakarrik topagunera joan behar da. Bisitak gazteleraz izango dira.

Prezio: 2€ personentzako.

Datak eta orduak hemen.

bachicabo1-mini

Batxikaboko eliza

Bachicaboko San Martin parrokiako absidean itxurazko erretaula ustekabean aurkitu zen 2006an, erretaula nagusian nabarmentzen zen mihisea zaharberritzean kendu zenean. Hormako margolan hauek ohiko osagarriak izan ziren Arabako tenpluak apaintzeko; Martín Sáenz de Arteaga hargin bizkaitarrak 1554an elizaren fabrika bukatu zuenean margotu egin baitzuen 1555 eta 1556. urteen artean.

 

angosto1-mini

Angostoko santutegia

Angostoko Santutegia Valderejoko Parke Naturaletik gertu dago, Villanañe herriaren kanpoko aldean. Izen bereko Ama Birjinaren omenez eraiki zuten. Kondairak dioenez, 1089. urtean artzain batek Ama Birjinaren irudi bat aurkitu zuen errekan, ur gainean, uholde batzuen ostean. Hortik datorkio Angosto izena. Ama Birjinaren haitzuloa dago artzainak irudia aurkitu zuen lekuan.

 

tuesta3mini

Tuestako eliza

Tuestako Jasokundeko Andre Mariaren elizak erromanikotik gotikorako trantsizio elementuak ditu. Era horretako ezaugarriak dituen Arabako eraikinik garrantzitsuenetakoa da. Ez dago argi noiz eraiki zuten, baina XII. mendearen hondarrean eta XIII.aren hasieran egina dela uste dute.

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es