“Faustinarekin munduratuz” Eneko Etxebarrietarekin (Azaroak 14)

Eneko eta bere bizikleta Faustinak, (Txirrinaren bitartez hitz egiten duena) umeei telebista uzteko gonbitea luzatzen die beraiekin “Munduratuz”, eta bizikletan bidaiatuz Lurra ezagutzeko.
Elkarrekin zakutoak ezinbestekoarekin prestatuko dituzte, Tibetera igoko dira bertoko familia bat eta bere Yak-ak ezagutzeko. Akanpatu eta lo egingo dute Txinatar Harresiaren ondoan, Australiar basamortua zeharkatuko dute, aborigenekin hitz egingo dute, txoko askotako umeak ezagutuko eta milaka abentura eta esperientzia bizi ondoren etxera itzuliko dira ideia eta ikasketa berriekin.
Gehiago irakurri
Noiz: Azaroak 14, larunbata, 19:00etan
Non: Gobea Eskola (Gaubeako Villanueva)