Añana Tourism
AÑANA UDAN: Ordutegiak eta bisita gidatuak

Fundación Valle Salado de Añana

GATZ HARANA

Gatz Harana Monumentu historiko deklaraturik dago. Mazelan dagoen hiruki itxurako azalera bat da, haran estu batean txertatutako maila ezberdinetan
dauden larrainez osoturik. Gatzaren inguruko jarduera, IX. mendetik aurrera dokumentaturik dagoena, gaur egungo egitura osotuz joan da haranaren
muturrean Santa Engracia izeneko salmuera iturburuaren ondoan jaiotzen den Muera ibaiaren ibilbidean zehar orografiara moldatzen diren 5.000
plataforma baino gehiago egonik.

Bisita*_
Bisita gidatuak dira aukera bakarra Gatz Harana barrutik ikusteko.
Gatz Harana (ordubete): 7€
Gatz Harana + Iturburua (90m): 9€
Valle Salado + Gatz dastaketa (90m): 9€
Gatz egiteko tailerra (ordubete): 7€
Gatz spa: goi-denboraldian bisita gidatuetan barne. Bakarrik spa: 2€.
Ikasleentzako bisitak eta bisita egokituak.
*Ordutegiak kontsultatu. Jarritako prezioak helduentzat eta goi-denboradirako dira. Prezio murriztuak badaude (ikasleak, umeak, taldeak, langabeziak…)
Bisita gidatuak egiteko aurretki erreserba egitea gomendagarria da.
Hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa.

Ordutegia_
Behe-denboraldia (abendutik otsailera): Astelehenetik igandera 10:30 - 14:30
Erdi-denboraldia (Urriak 13tik azarora eta martxoa): Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:30; asteburuetan eta jai

egunetan: 9:45 - 17:30
Goi-denboraldia (Aste Santutuk urriak 12 arte): Astelehenetik igandera 9:45 - 14:30 eta 15:45 - 19:30
Gatz spa (apirilatik urrira): 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 19:30.

Kontaktua_
945 35 11 11
reservas@vallesalado.eus
www.vallesalado.eus

 


varona1

VARONA DORREA

Varonatarrren Dorre-Jauregi itzela, XIV.mendeko arkitekturamilitarraren adibide ikusgarri bat da, Araban hoberen kontserbatutakoa dela diote,
lautada baten gainean altxatzen da, nabarmentzeko aukera ematen dio, inguruko lurrak menperatuz .

Eraikinak, multzo historiko bakar bat eratzen du, bertan bi zati desberdintzen ditugu: Jauregia eta Dorrea, azken hau harlandu egokituarekin.
Bisitak_
Bisita orokorra (45m): doakoa
*Bisitak orduero laurdenetan hasten dira (11:15, 12:15…). Minutu batzuk baino lehenago heltzea gomendatzen da.
Ordutegia_
Goi-denboraldia (uztaila, abuztua, Aste Santua): asteartetik larunbatera 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00. Igandeak: 11:00 - 14:00.
Behe-denboraldia: larunbatak eta jai eguna 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Igandeak: 11:00 - 14:00.

Kontaktua_
945 10 10 70
visitvarona@kalearte.com
www.araba.eus

 

urbina1

URBINA BASABE DORRETXEA

Urbina-Basaben Arabako Urbina edo Ortiz de Urbina leinuaren enborreko abarraren etxebizitza izan zen multzo arkitektonikoa aurkitzen da.
Eraikina izaera erlijiosoa, administratiboa eta erresidentziazkoa zuen behe erdi aroko zentroa izan zen. Beste eraikin baten gainean XII.
Mendearen bukaeran altxatutako San Pedro izeneko eliza monasterioa, tenpluari atxikitako defentsarako dorrea eta ondoan dauden garrantzi
gutxiagoko beste eraikin batzuk osotzen dute multzoa. 1458 urtean egungo itxura hartu zuen eta XVI. mende hasieran egungo kanpai horma exentua
eraiki zen, Kuartangoko haranean daudenen antzerakoa. Gaur egun erakusketa aretoak dauzka bertan multzoaren berreskurapen berrian aurkitutako
materialak erakusten direlarik.

Bisitak_
Bisita gidatuak doakoak. Ez da beharrezkoa aldez aurretik deitzea.

Ordutegia_
Ekainaren 11tik irailaren 11ra arte irekitzen da: larunbatak 11:30 - 14:30 eta 16:30 - 19:30 eta igandeak eta jai egunak 11:30 - 14:30.

Kontaktua_
945 36 26 00
www.torreurbina.net

 

iruna

IRUÑA VELEIA AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOA

Iruña-Veleiako aztarnategia Iruña Okako udal barrutian dago, Gasteiztik 10en bat km mendebaldera, Arkizko harkaiztegian. Zadorra
ibaiaren bihurgune handi batek mugatzen du ipar, hego eta mendebaldetik. Bere 126 ha-ko hedaduratik, 11 harresitutako esparruarenak dira.

Iruña-Veleiaren hiri loraldiaren zergatia, ziur asko, Arabako lurraldea komunikazio bide nagusi batek zeharkatzen zuela izan zen: galtzada bat,
eskuarki Iter XXXIV izenaz ezaguna, garai hartan garrantzi handia zuten Astorga eta Bordele hiriak lotzen zituena. Datu hau antzinako zenbait
ibilbideren (Antoninorena, kasu) deskribapenei esker ezagutzen dugu. Dirudienez, bide hau, Ebro ibaia zeharkatu eta gero, Veleiako mansiora
zuzentzen zen, gaur egungo Arabako lurraldean zegoen lehenengoa. Ikerketak bat datoz leku hori “Iruñako oppiduma” izenekoa dela.


Bisitak_
Bisita gidatuak egiteko gutxienez 10 pertson behar dira eta aurrez erreserbatu behar da. Doakoak.
Ekainetik irailera: igandero 12:00etan bisita gidatuak egiten dira.
Bakoitzak bere kabuz ere bisita dezake.

Ordutegia_
Goi-denboraldia (Maiatzak 5-Irailak 20): asteartetik ostiralera 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00. Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 11:00 - 14:00.
Behe-denboraldia (Irailak 21-Maiatzak 4): asteartetik igandera 11:00 - 14:00.

Kontaktua_
618 53 93 53
www.veleia.com

 

Santa-Catalina-de-Badaia_950x633

SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKOA

Santa Katalinako lorategi botanikoa Trasponteko lorategi botanikoa da, 32.500 metro koadroko azalera duena. Iruña Okan, Badaiako
mendilerroaren inguruan dago, Santa Katalina Badaiakoa antzinako komentuan hain zuzen ere.

Eskualdeko orografiak hiru motako klimak izateko aukera ematen duenez, mediterranear, atlantiar eta mistoa hain zuzen ere, bost
kontinenteetako 1.200 espezie baino gehiago ditu.

Bisitak_
Ekainaren 4tik abuztuaren 28ra arte: bisita gidatuak igandero 12:00etan: 4€/helduak, 3€/taldeak, 2€/ikasleak, umeak doan. Iraupena: ordu eta erdi

Taldeentzako bisitak bakarrik aurretiko zitarekin.
Ikasleen taldeentzako bisitak eta bisitak eztia ogiarekin dastaketarekin ere badaude
Lorategia bisita gidaturik gabe ere bisita daiteke.

Ordutegia_
Goi-denboraldia (maiatzatik-irailera): astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00. Larunbatak, igandeak eta jai egunak 10:00 - 20:00.
Behe-denboraldia (martxoa, apirila, Irailak 25 – Abenduko zubira barne): astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00. Larunbatak, igandeak eta jai egunak:
11:00 - 15:00.
Lorategia abenduko zubitik otsailera ixten da.
Kontaktua_
680 470 146
jardincatalina@gmail.com
http://irunadeoca.eu/jardin-botanico-santa-catalina/

 

Añana-Valderejo-P-1024x679

VALDEREJO PARKE NATURALA

Mapan ikusita, Valderejok irla bat dirudi. Handik bertatik ikusita, Valderejo unibertso berezia da, Araba eta Burgosen artean zabaltzen den harana,
eta mundutik karezko harkaitz altuek bereizten dutena. Horietariko batzuek – Vallegrull, Leron, Caria…- fantasiazko liburu batetik ateratako izen
bereziak dituzte eta ez da kasualitate hutsa. Valderejo aipatzea pinudien azalera handiak, artadi hostotsuak eta pagadi koloretsuak gogoratzea da;
Euskadiko putreen koloniarik handiena hantxe bizi dela, leize-zulo garaietan ezkutatua, gogoratzea da; eta antzinakoen aztarnak ezagutzea da,
San Lorentzoko tumuluan, Erriberako tenplu erromanikoan edo galtzada erromatarrean daudenak.

Bisita_
Sarrera libre da eta taldeentzako bisita gidatuak egin daiteke.
Parketxean bisitariak behar duen informazio guztia daukate.

Ordutegia (Parketxea)_
Goi-denboraldia (apirilatik irailera): asteartetik igandera 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 19:00.
Behe-denboraldia (urritik martxora): asteartetik ostiralera 9:00 - 15:00. Asteburuetan eta jai egunak: 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00

Kontaktua_
945 35 31 46
parquevalderejo@parques.alava.eus
www.alava.eus

 

TUESTA ETA BATXIKABOKO ELIZAK

Tuestako Jasokundeko Andre Mariaren elizak erromanikotik gotikorako trantsizio elementuak ditu. Era horretako ezaugarriak dituen Arabako
eraikinik garrantzitsuenetakoa da. Ez dago argi noiz eraiki zuten, baina XII.
mendearen hondarrean eta XIII.aren hasieran egina dela uste dute.

Bachicaboko San Martin parrokiako absidean itxurazko erretaula ustekabean aurkitu zen 2006an, erretaula nagusian nabarmentzen zen mihisea
zaharberritzean kendu zenean. Hormako margolan hauek ohiko osagarriak izan ziren Arabako tenpluak apaintzeko; Martín Sáenz de Arteaga hargin
bizkaitarrak 1554an elizaren fabrika bukatu zuenean margotu egin baitzuen 1555 eta 1556. urteen artean.

Bisitak_
Bisita gitaduak aurretik erreserbatu behar dira.

Ordutegia_
Elizak itxita egoten dira eta bakarrik irekitzen dute mezarako edo bisita gidatuak egiteko.

Kontaktua_
945 35 30 40
turismo@valdegovia.com
www.valdegovia.com

 

Añana- Castillo Portilla  01

PORTILLAKO GAZTELUA

Azkeneko indusketa arkeologikoek adirazten duten bezala burdin-aroaren erdirantza jendea hasi zentardo-erromanarren garaiko zenbait astarnak aurkitu
dira, keramica, erroten piezak…
Erdi aroan herriak garrantzi handia hartu zuen nafarroko erreinuen babeserako toki baliogarrizkoa bihurtu
zen bertatik zenbait bide ondo ikusten ziren. XIII.mendean gaztelako erreinuaren menpean geldituko zen eta bere mugak ekialderantza mugitu
zirelako bere garrantzia galtzen joan zen.

Bisita_
Sarrera libre da. ”Castillo de Portilla” app deskargatzea eta ibilbideak jarraitzea gomendatzen da.

Kontaktua_
www.castillodeportilla.com

 

Museo del Agua

UR MUSEOA

Sobronek ez du ahaztu urarekin lotutako bere iragana, eta Uraren Museoan egiten dio omenaldia ezinbesteko elementu horri. Museoa
jende guztiarentzat da, oro har, eta familia eta haurrentzat bereziki; gune interaktiboa da, eta teknologia modernoek eta simulazioek
erraz ikasteko eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen dute. Gainera, oinarrizko elementu izan nahi du Uraren Museoak
ingurumen heziketan eta bisitariek natur baliabideak babestu, ingurumena hobetu eta ura arduraz kontsumi dezaten.

MUSEOA IREKITZEKO DAGO

 

torre-de-orgaz-y-su-palacio_270778

ORGAZ DORREA

Orgaz dorrea Lantaróngo Fontecha herrian (Araba) dagoen dorretxea da. 2002ko uztailaren 2an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun
izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin. Kondestable dorrearen antzera, toki ezin aproposagoan kokatuta dago, Akitaniatik Astorgara doan
erromatar galtzadatik hurbil, eta baita honako hauetatik ere: Deobriga mansioa, Cabriana, Comunión eta Leciñana del Camino gune erromanizatuak
eta aztarna eta toponimo latinoak dituzten beste paraje batzuk.
Horrez gain, Fontetxa gatzaren merkataritzaren giltzarri zen, funtsezko gunea baitzen Gezaltzatik Gaztelara eta Bizkaira eramaten zen gatzarentzat.

Bisita_
Orgaz Dorrea bisitatzeko modu bakarra da hilabetearen hirugarren igandean antolatutako irteeretan (goi-denboraldian) parte hartzea.

Kontaktua_
945 35 90 63
escuelataller@cuadrilladeanana.es

 

angosto1-mini

ANGOSTOKO SANTUTEGIA

Angostoko Andre Mariaren Santutegia inguratzen duten zelaietan, urtero, landa azoka ospatzen da. Bertan, nekazaritza-makineria eta abereak
erakusten dira, herri kiroletako lehiaketak burutzen dira eta gastronomia dastatzeak daude.

Bisita_
Aitak Pasiotarrek bisita gitaduak antolatzen dituzte. Gomendagarria da aurretik deitzea edo heltzean kontsultatzea.

Kontaktua_
945 35 30 21

 

LIBURUXKA DESKARGATU



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es