Añana Tourism
7 planak Añanan umeekin egiteko

Pasa den astean zehar 7 planak proposatu genizkizuen gure eskualdean umeekin gozatzeko.

Hona hemen, 7 planak:

 

1. Gatz egiteko tailerra eta spa gazia Gatz Haranean. +info

Bihurtu gatz-egile egun batez eta zuk zeuk ekoitzi Añanako Gatza. Gero, gozatu ezazu spa gaziaz ur gazian eskuak eta oinak sartuz.

SAMSUNG CAMERA PICTURES


2. Kobazulo eremitikoak Gaubean. +info

Umeekin egiteko proposatzen dizuegun bigarren plana kobazulo eremitikoak dira. Duela mila urte baino gehiago hasi ziren haitzulo artifizialak eraikitzen, eta oso ohikoak ziren penintsulako iparraldean. Gaubean haitzulo asko daude, baina Tobillas, Korro eta Pinedon daudenak bisitatzea gomendatzen dizkizuegu, hauek ondo seinalatuta eta errazak dira eta.

Kobazuloetara joaten diren ibilbideak umeentzat aproposak dira.

cueva eremitica pinedo

 

3. Ghymkana Portillako gazteluan. +info

Umeekin egiteko hirugarren planak XIII. mendeko gaztelu batera eramaten gaitu, duela gutxi Hispania Nostra saria jaso duena… badakizue zein den?

Portillako gaztelua! Aukera paregabea ibiltzeko eta gure probintziaren historioa hobeto ezagutzeko. Gainera, ba al dakizue app berezi bat dagoela, gymkhana baten bidez Portilla gaztelutik laguntzeko? Senideentzako plan ezin hobea!

castillos1

 

4. Mila abentura: kayak, tirolinal, globo aerostatikoa…  +info

Gure laugarren planari esker, Añanan zehar ibiliko gara emozio bizien eta ibilbide ahaztezinen bila. Kayak batean Sobron ezagutzeko gura? Edo nahiago duzue agian Gatz Harana segwak-ekin bisitatzea? Abentura zirkuitu bat? Globo aerostatikoan hegaz egin nahi?

Añanan aunitz aukera ditugu mila abentura bizitzeko. Hemen denak kontatzen dizkizuegu: http://goo.gl/Xfrl24

piragua

 

5. Eskulanak eta arrastoak bilatzeko jolasa Santa Katalina Lorategi Botanikoan. +info

Añanan umeekin egiteko bostgarren planak Santa Katalina Lorategi Botanikoaren bide berdeak zeharkatzen ditu. Lorategiak, bi aukera eskaintzen digu botanikaz gozatzeko:

- Lorategira bisita libre”Altxorraren ibilbidea” jolasarekin, arrastoak bilatzeko erronka. Amaitu eta gero, umeek diploma jasoko dute. Jolasa doan da eta harrera-lekuan dago eskuragai.

- Landalagun ekintza (bisita hitzartua 10 lagun edo gehiago taldeekin): gidatutako ibilbidea jolasarekin. Hau osatu daiteke eskulan tailer batekin: crecepelo panpina, lorategiaren hostoekin egindako orri-markatzaileak edo erleen itxurako giltzatakoa.

Gainera, Lorategian “Familiako Turismoaren” zigilua berriki jaso du.

Añana-13

 

6. Valderejo parke naturalean fauna behaketa. +info

Umeekin seigarren plana Valderejo Parque Naturalera eramaten gaitu, Arabako lehen Parke Naturala. Bere 9 ibilbideei esker, sai arreak (parkearen izarra), arrano beltzak, sai zuriak, basakatuak edo mokokerrak ikusi ahal izango dituzue. Eta bukatzeko, Puron ibaiaren haizpitarte, udarako aukera oso freskagarria!

Añana-93

 

7. Umeentzako jatetxe eta ostatuak. +info

Proposatzen dizuegu azken plana ez da egia esan, plan bat… baina asko lagunduko zaituzte zure bisita antolatzeko orduan.

Zazpigarren plana Añanako jatetxe eta ostatuak dira. Umeentzako menuak, aterpeak, egurrezko bordak, kulunkak, igerilekuak, sehaskak, tronak… Jatetxe eta ostatu askok familientzako erraztasunak eskaintzen dute.

parque infantil

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ananaturismo.com web-orrialdea bisita edo Añanan dauden bi turismo bulegoekin harremantan jar dezakezue.



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es