Añana Tourism
Jaiaraldia Añanara bueltatzen da!

Aiarako Umore Jaialdia “Jaiaraldia” aurten ere Añanako herrietara bueltatzen da 3 ikuskizun ezberdinekin.

MR PITXITXI – Philo & Jole (Abuztuak 12, 12:00etan Salcedon)

Mr.-Pitxitxi-090

“Mr. Pichichi” edo “Onenak ez du inoiz irabazten” futboleko bi aitzindarien benetako istorioan oinarritutako clown ikuskizuna da. Rafael Moreno Aranzadi Pichichik eta Fred Pentland Misterrak utzitako azaleko irudiak bi garaileren oroimena dakarkigu. Baina Pichichik bere azken partida non jokatu zuen ikusteak edo Misterra zer talde entrenatzen hasi zen jakiteak aukera ematen digu beren bizipenak hobeto ulertu eta arrakastarako dugun etengabeko grina baretzeko.

 

GLOBE STORY – El perro azul (Abuztuak 12, 20:00etan Rivabellosan; Abuztuak 20, 19:30etan Zambranan; eta Abuztuak 27, 20:00etan en Gesaltza Añanan)

Globe-Story

Maitasun-istorioa da. Umore-istorioa da. Bat-bateko maiteminak betirako batuko ditu Greta eta Maxen bizitzak. Haur eder bat izango dute, eztei-bidaia itsas bidaia batean egingo dute, maitale bati segika ibiliko dira, ekaitza ari duenean dantza egingo dute eta gaixotasunaz barre egingo dute ospitale zentzugabe batean. Grinaz beterik biziko dituzte abentura barregarriak, bihotza eskuan, hitzez hitz, amaitzen duten arte.

 

A CAL Y CANTO – Trapu zaharra (Abuztuak 20, 19:30etan Kuartangon)

017B-TRAPU-ZAHARRA-FotoAcal-ycanto

Hirurogei urteren bueltan dabiltzan senaremazteak nekez bizi dira beren 31 urteko semearekin, Koldorekin. Sekula lan egin ez duen gaztearekin, alegia. Egoera sostengaezin hori dela-eta, kalera ateratzen dira gurasoak oso protesta berezia egitera. Bitartean, kontraesan zaharrak berpiztuko dira, estu bizi den bikotea oraindik gehiago aztoratuz.

 

EGITARAUA DESKARGATU



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es