Añana Tourism
Bizi ezazu 2017 gatzaren ibilbidea! Bisita ezazu Orgaz dorrea eta Gatz Harana 15 eurotan, autobusa eta janaria barne

Aurten ere, Añako Kuadrillak, Micaela Portilla eskolarekin eta Añanako Gatz Harana Fundazioarekin batera, “Bizi ezazu gatzaren ibilbidea” txangoak antolatu ditu. Apirilatik urrira arte, hilabetean behin (abuztuan izan ezik), aukera emango dute Gatz Harana eta Micaela Portillako ikasleek Orgaz dorrean egiten ari diren lanak ezagutzeko.

Prezioa 15 eurokoa izango da eta joan-etorriko autobusa, bi bisita gidatuak eta bertako jatetxe batean janaria barne ditu. Gainera, aurtengo txangoek berritasun daramate: bisitak antzeztuak izango dira (apirilaren eta urriaren txangoak izan ezik).

Ibilbidea hauxe da:

- Gasteizao Europa kongresu eta Erakusketa Kongresutik irteera

- Orgaz dorrera bisita gidatua

- Gatz Haranera bisita gidatua

- Bertako jatetxe batean janaria

- Gasteizera buelta

Datak:

-Apirilak 9: bisita kulturala

-Maiatzak 21: bisita antzeztua

-Ekainak 18*: bisita antzeztua

-Uztailak 23: bisita antzeztua

-Irailak 17: bisita antzeztua

-Urriak 15*: bisita kulturala

* Ekaina eta urriako prezioa 16 eurokoa da. Janaria Palacio de Añana jatetxean egingo da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko deitu ezazu 945 35 90 63 telefonora 8:30etatik 15:00etara edo bidali ezazu e-maila escuelataller@cuadrilladeanana.es helbidera.

Kartela deskargatu

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Alojamientos Casa rurales, agroturismos, hoteles... En la Cuadrilla de Añana encontrarás el alojamiento que se adapta a ti. Ver Alojamientos Rutas Te proponemos diferentes rutas a pie y en bicicleta de montaña para descubrir nuestro entorno natural y monumental Ver Rutas Artesanía y gastronomía En la Cuadrilla de Añana hay multitud de recursos por descubrir: productos artesanos, naturales y manufacturados Ver Artesanía y Gastronomía Restauración La gastronomía es, sin duda, una buena opción para descubrir el suroeste de Álava Ver Restauración Puntos de Interés La Cuadrilla de Añana destaca por sus recursos turísticos, aquí te proponemos algunos puntos muy recomendables Ver Puntos de Interés Empresas de servicios turísticos Aquí conocerás los servicios de turismo en la Cuadrilla de Añana Ver Puntos de Interés
*/ ?>
© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es