Añana Tourism
Kaleko Argazki erakusketa “10 emakume, 10 bizitza, 10 udalerri”

10 emakume, 10 bizitza, 10 udalerri Añanako Kuadrillan eguneroko lana eta borroka garatu duten emakumeei egindako aitortza da, bere ingurune sozialaren alde izandako jarrera aktibo eta nabarmenarengatik.

Hain zuzen ere, oztopoen gainetik bizitaren eremu guztietan benetako berdintasunaren alde borrokan darraiten emakumeei aitortza egin nahi diegu; gizarte solidario, libre eta berdinzalea ipar harturik, gure umeentzako ezinbesteko eredu baitira. Izan ere, berdintasuna funtsezko oinarria da gizarte-ongizatea eraikitze bidean.

Argazki erakusketa hau gauzatzeko Añanako kuadrillako emakumeen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa izan da eta aukera pargabe hau baliatu nahi izan dugu abian jarri berri den Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua aurkezteko. Era berean, gure Kuadrillako eragile sozial guztiak gonbidatu nahi genituzke Berdintasunaren aldeko erronkan sareak ehundu eta bidaide izan gaitezen.

Lekuak:

Armiñon, Gesaltza Añana, Berantevilla, Langraiz Oka, Zuhaztu Kuartango, Komunioi, Pobes, Ribabellosa, Espejo eta Zambranako kaleetan.

Informazio gehiago hemen

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es