Añana Tourism
Sobrongo Uraren Museoa berriko irekitzen da!

Sobrongo Uraren Museoak berriro irekiko ditu ateak bihar, larunbatarekin, erakundeen lankidetzari esker. Bost urtez itxita egon ondoren, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, Lantarongo Udalak, Añanako Kuadrillak eta Vital Fundazioak hitzarmen bat sinatuko dute, datozen lau urteetan zentroa abian egongo dela bermatzeko.

Prentsa ohar osoa irakurri >

Sobron Araba hego-mendebaldean dago, natur inguru pribilegiatu batean. Sobronen historiaren zati ezinbestekoa da ura, hainbat arrazoirengatik. Batetik, Ebro ibaiaren ertzean dagoelako eta, bestetik, sekulako ospea izan zuelako XIX. mendean hasi eta XX. mendearen erdira arte, vichy espainiar moduan ezaguna zen bertako bainuetxeko ur mineromedizinalei esker.

Sobronek ez du ahaztu urarekin lotutako bere iragana, eta Uraren Museoan egiten dio omenaldia ezinbesteko elementu horri. Museoa jende guztiarentzat da, oro har, eta familia eta haurrentzat bereziki; gune interaktiboa da, eta teknologia modernoek eta simulazioek erraz ikasteko eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen dute. Gainera, oinarrizko elementu izan nahi du Uraren Museoak ingurumen heziketan eta bisitariek natur baliabideak babestu, ingurumena hobetu eta ura arduraz kontsumi dezaten.

Ordutegia hau da:

Uztaila eta abuztua: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara

Urtean zehar: larunbatak, igandeak eta jai egunak 10:00etatik 14:00etara.

Bisitak doakoak izango dira abuztuaren zehar.

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es