Orgaztarren Dorrea eta Gatz Harana ezagutzeko txangoak (martxotik urrira arte)

Aurten ere, Añako Kuadrillak, Micaela Portilla eskolarekin eta Añanako Gatz Harana Fundazioarekin batera, “Bizi ezazu gatzaren ibilbidea” txangoak antolatu ditu. Apirilatik urrira arte, hilabetean behin (abuztuan izan ezik), aukera emango dute Gatz Harana eta Micaela Portillako ikasleek Orgaz dorrean egiten ari diren lanak ezagutzeko.
Prezioa 17 eurokoa izango da eta joan-etorriko autobusa, bi bisita gidatuak eta bertako jatetxe batean janaria barne ditu. Gainera, aurtengo txangoek berritasun daramate: bisitak antzeztuak izango dira (apirilaren eta urriaren txangoak izan ezik).
Ibilbidea hauxe da:
- 9:30 Gasteizko General Alava hoteletik irteera
- Orgaz dorrera bisita antzeztua
- Gatz Haranera bisita gidatua
- Bertako jatetxe batean janaria
- 17:30 Gasteizera buelta
Datak:
- Martxoak 18
- Apirilak 15
- Maiatzak 20
- Ekainak 17
- Irailak 16
- Urriak 21
Informazio gehiagorako eta izena emateko deitu ezazu 945 35 90 63 edo 945 35 50 80 telefonoetara 8:30etatik 15:00etara edo bidali ezazu e-maila escuelataller@cuadrilladeanana.es helbidera.
Kartela deskargatu