Añanako Gatz Harana fundazioak bere produktu berria, Añanako gatz fina, atera du Gasteizen

Gehigarririk gabeko produktu lerroko gatz mota berri bat da. “KM 0”ko gatza, hortaz tokiko gatza, artisau erakoa, naturala eta ekologikoa. Arabako eta Euskadiko gatza, egunero erabiltzeko euskal Gatz Fina izan nahi duena.
Gasteizko Foruen Plazan aurkeztu da gaur da goizean Añanako Gatz Fina, Añanako Gatz Harana Fundazioaren gatz natural eta ekologiko mota berria. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumen saileko Foru Diputatua, Eduardo Aguinaco, eta Añanako Gatz Harana Fundazioko Zuzendari-Gerentea, Andoni Erkiaga izan dira kalean bertan egin den aurkezpenean. Bere hitzetan, biak produktu berriarekin harro agertu dira eta Añanako gatzaren bidez, Fundazioaren eta Arabako Foru Aldundiaren Arabako lurraldeko nekazaritza- eta elikadura-berrikuntzaren eta sustapena eta hedapenaren aldeko apustu argia nabarmendu dute.
Gatz Finaren aurkezpena, Añanako Gatz Harana Fundazioaren esfortzu berri eta garrantzitsua da Añanako Gatza merkatuan posizionatzeko eta kontsumitzaileen eskaerei erantzuteko, gehigarririk gabeko produktu lerroko gatz mota berri bat merkaturatuz. “KM 0”ko gatza, hortaz tokiko gatza, artisau erakoa, egunero erabiltzekoa, euskal Gatz Fina izan nahi duen Arabako eta Euskadiko gatza.
“Berrikuntza eta kontsumitzaileen gustuekin bat egitea oinarrizkoak dira guretzat, Euskadin gatz-ekoizle bakarrak gara eta gure gatza Euskadiko Gatza, Sal de Euskadi, Basque Salt izatea nahi dugu”, esan du Erkiagak.
Gaur aurkeztu den, eta bere merkaturatzerako Martin Berasateguiren laguntza izan duen, Gatz Fina aurrera doa bere konpromiso iraunkorrean, ingurumenarekiko errespetutsua den ontziaren alde apustu eginez. Fundazioak orain arte komertzializatzen izan duen Iturburuko Gatza da, egitura lodia fin bihurtzeko azkenengo ehotze-prozesu batetik pasatzen dena. Teknika tradizionalen bidez era naturalean ekoiztua, sukaldari entzutetsuek eta adituek ”munduko gatzik onenetariko”tzat daukate Añanako Gatza, guztiz purua, egiaz 200 milioi urte baino gehiagoko antzinako Itsaso batetik baitator.
Europan aintzatetsitako lehenengo Munduko Nekazaritza Ondareko Sistema Garrantzitsuan (MNOS) ekoiztutako gatza da. Joan den apirilean, Añanako Gatz Harana zerrenda honetan sartzen zen Erroman Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) aintzatespena jaso ondoren, enklabe arabarra MNOSko erreferentzia bihurtuz.
Ekitaldiaren amaieran herritarren ezagutu eta dastatu ahal izan duten gatz fin honen aleak banatu dira.
Prentsa oharra jaitsi ezazu