Añana Tourism
Igande bat Añanan: Orgaztarren Dorrea eta Santa Katalina Lorategi Botanikoa bisitatzeko txangoak

Añako Kuadrillak, Micaela Portilla eskolarekin eta Santa Katalina Lorategi Botanikoarekin batera, “Igande bat Añanan” txangoak antolatu ditu. Apirilatik urrira arte, hilabetean behin (abuztuan izan ezik), aukera emango dute Santa Katalina Lorategi Botanikoa eta Micaela Portillako ikasleek Orgaz dorrean egiten ari diren lanak ezagutzeko.

Prezioa 17 eurokoa izango da eta joan-etorriko autobusa, bi bisita gidatuak eta bertako jatetxe batean janaria barne ditu.

Ibilbidea hauxe da:

- 9:30etan Irteera Gasteiz hiribidetik (General Álava hotelaren aurreko bus geltokia).

- 10:15etan Santa Katalina Lorategi Botanikora bisita gidatua (Tresponde)

- 12:00etan Orgaztarren Jauregi-Dorrera bisita antzeztua (Fontecha)

- 14:30etan Bazkaria eskualdeko jatetxe batean

- 17:30 Helduera Gasteiza (gutxi gorabeherako ordua, abiapuntuko toki berera)

Datak: apirilak 14, maiatzak 19, ekainak 16, uztailak 21, irailak 15, urriak 20

Prezio: 17€. Guztia barne: autobusa, 2 bisita gidatu eta bazkaria.

Informazio gehiagorako eta izena emateko 945 35 90 63 (9:00etatik 13:30etara) edo bidali iezaguzu e-maila torrepalacioorgaz@cuadrilladeanana.eus helbidera.

Kartela deskargatu

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es