Añana Tourism
Eman izena Añana Gaztean!

Añanako gazteentzako ekimen berria.

Zure interesekoa:

- 15 eta 20 urte artekoa izanez gero (1999-2004)

- Adin tarte horretako gurasoak, ama edo aita izanez gero

Nori zuzendua?

- Eskualdeko 15 eta 20 urteren arteko gazteei zuzenduta

Proiektuaren helburua:

- Gure eskualdeko aisialdi-eskaintzaz eta gure lurraldearen ezagutzaz baliatuta, eskualdeko gazteen arteko harremanak sortzea

- Gazte horiei haien etorkizunera begirako trebetasunak ezagutzen laguntzea, batez ere, honako alor hauetan: ikasketetan, lanbidean eta alor pertsonalean.

 

Ikasturte berria hasi baino lehenagorako proposamenak:

Hiru ekintza hauen artean hautatu behar duzu. Doako ekintzak eta plaza mugatuak. Ez galdu denbora eta apuntatu zaitez lehenbailehen.

Abuztuaren 28an, asteazkenean:

Ihes egiteko aretoa: zure herritik pasatuko gara zure bila. Irteera-ordua, gutxi gora behera: 10etan. Itzultzeko ordua, gutxi gora behera: 14etan.

Abuztuaren 29an, ostegunean:

Zaldiz ibiltzea (ez da beharrezkoa aldez aurretik zalziz ibiltzen jakitea): zure herritik pasatuko gara zure bila. Irteera-ordua, gutxi gora behera: 9etan. Itzultzeko ordua, gutxi gora behera: 14etan.

Abuztuaren 30an, ostiralean:

Ikasi musika jartzen “Dj Loro”rekin: zure herritik pasatuko gara zure bila. Irteera-ordua, gutxi gora behera:10etan. Itzultzeko ordua, gutxi gora behera: 14etan.

Aurretik aipatutako jarduera guztietan giza baliabideetan aditua den pertsona bat gurekin joango da, uneko ekintzaren bidez gure trebetasunak ezagutu ditzagun. Ekintza horien ideia (zuk nahi izanez gero) ikasketa alorrean, lanbidetzan eta alor pertsonalean laguntzea eta bideratzen da.

Irailaren lehenengo astean, nahi duten gazteekin eta Arabako Merkataritza Ganberarekin batera, gazteen artean interesa sortu duten enpresak bisitatuko ditugu.

 

2019ko “Añana Gaztea” programaren uda amaierako jarduerak

Irailaren 3an, asteartean

Karting (debaldeko jarduera eta plaza mugatuak): zure herritik pasatuko gara zure bila. Irteera-ordua, gutxi gora behera: 10etan. Itzultzeko ordua, gutxi gora behera: 13etan.

Gidatu zure bizitza + rokodromo: (debaldeko jarduera eta plaza mugatuak): zure herritik pasatuko gara zure bila. Irteera-ordua, gutxi gora behera: 10etan. Itzultzeko ordua, gutxi gora behera: 13etan.

 

Izena ematea eta informazio gehiago: whatsapp edo o  622 784 189 zenbakira deitu.

Antolatzailea: Cuadrilla de Añana. Laguntzailea: Vital Fundazioa, Eusko Jaurlaritza

 

Deskarga ezazu programaren kartela >

Deskarga ezazu abuztuko kartela >



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es