Añana Tourism
Bisita gidatuak Valderejon ekainean

Ondoren, 2020 udan zehar, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ibilbide gidatuak mordoa aurkezten dizkizuegu.

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

  • San Lorenzo baselizara ibilbidea: 2 orduko ibilbide lineal honetan (5 km),  partaideek Lalastratik Villamardones herri abandonatua zeharkatuz, San Lorenzo baselizaraino abiatuko dira, eta bertatik,haraneko bista ezinhobeez gozatzeko aukera izango dute.
    • Adina: 10+.
    • Ordutegia: 16-18h.
  • Riberara ibilbidea: 2 h 30 min ko ibilbide honetan (6 km) zehar basoetako fauna eta flora bereizgarria ezagutuko dituzte.  Lalastratik hasita Ribera herri abandonaturaino abiatuko dira eta bertan erdi aroko margo batzuk ikusteko aukera izango dute.
    • Adina: 10+.
    • Ordutegia: 10-12:30h.
  • Tximeleta goiza: 2 orduko ibilbide zirkularra (3 km) adituen laguntzaz Valderejoko tximeletak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera ezinhobea eskeintzen duena. Ekintza gidatua, Parketxearen inguruan 30 min ko tximeleteak ezberdintzeko xehetasunak jorratuko duen hitzaldi batekin hasiko da.
    • Adina: 5+.
    • Ordutegia: 10-12:30h.

Datei eta segurtasun-neurriei buruzko informazioa >

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioa izena ematea.

EMAN IZENA >

 



Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© Añanako kuadrilla | Ohar Legala | Añanako kuadrillara joan |
Foru enparantza, 11 · 01213 Rivabellosa (Araba/Álava) · Tel.: 945 355089 · Faxa: 945 355053
e-mail: turismo@cuadrilladeanana.es