XI. Añanako Kuadrilla JARUNALDI GASTRONOMIKOAK

XI. Añanako Kuadrilla jardunaldi gastronomikoak, Azaroak 19tik 21era iritsiko dira, eskualdeko ekoizleek egiten duten esfortzua antzeman ahal izateko eta kontsumitzaileei urbildu ahal izateko kalitatezko produktuak, modu berean baserri eremuen bizimodua mantenduz.
Tailerrak, dastaketak, bisita gidatuak eta menu bereziak, gure km 0 produktuekin egindak, eta gure ostalaritza-profesionalen jakinduriari esker. XI. edizio hau berriro, Slow Food Araba kolaborazioari esker gauzatu ahal izan da.
Baita gure bisita eta ibilbide gidatuetara etortzera animatzen zaituztegu, gure programa osagarriari esker, AÑANAKO KUADRILLA ZAIN DUZU UDAZKEN HONETAN eta modu honetan, zure egun amaiera biribiltzea modu hoberenean: bereziki prestatutako plater oparo bat XI. Jardunaldi Gastronomiko honetan parte hartzen duten jatetxe batean.
Igandea, azaroak 20
10:00 Irteera mikologikoa.
Árcenako Mendilerroko barrutia. Villanueva de Valdegovía. Gaubea.
Perretxiko eta onddoak ezagutzen, espezie jangarriak bereizten, aurkitzen eta jasotzen ikasteko irteera mikologiko gidatua.
Izen ematea
10:30 Paisaiaren zaindaria
Jokano. Kuartango.
Bisita, Miren Meabek zuzendua, Jokano inguruan hasiko da, eta asto-ustiategiraino joango gara oinez; bertako asto-arraza ezagutuko dugu gertutik, eta ingurumena zaintzeko duen garrantzia azalduko digute.
Bukatzean, aperitibo bat hartzeko aukera izango da.
Izen ematea
12:00 Kuartangoko sagardoa eta gazta.
Kuartango Sagardotegia. Zuhatzu-Kuartango. Kuartango.
Bisita gidatua sagardotegi batera, eta sagardoaren eta Sendadianoko gaztaren dastatze komentatua; Kuartangoko produktu arrakastatsuenetako bat da gazta.
Izen ematea
16:30 Sendabelarrak eta hauen propietateak
Kultur Etxea. Langraiz Oka. Iruña Oka.
Senda-belarren eta belar aromatikoen inguruko lantegia: nola bildu behar diren, haien zikloak, propietateak eta nola kontserbatu azalduko da. Landareekin infusioak nola egin ere azalduko da.
Izen ematea
Larunbata, azaroak 21
12:30 – 13:00 Bisita Añanako Gatz Haranera
Gesaltza Añana.
Bisita gidatua Añanako Gatz Haraneko paisaia kultural eta naturalean zehar. Bi aukera daude: bisita gidatua eta gatz dastaketa edo haraneko bisita orokorra egitea.
12:30 Bisita eta dastaketa: izen ematea
13:00 Bisita orokorra: izen ematea
12:00 Apaindu mahaia zure eskuekin egindako plater batekin
Sobrongo Ur Museoa. Sobrón. Lantaron
Haurrentzako buztin-lantegia. Mamen Zuri zeramikariak zuzenduko du, eta gure etxeko baxera osatuko duten buztinezko plater originalak egingo ditugu.
Izen ematea
MENU ETA PINTXO PARTE HARTZAILEAK>

DESCARGATU ESKUORRIA>

PROGRAMA KULTURALA, AÑANAKO KUADRILLA ZAIN DUZU UDAZKEN HONETAN>
