|
Samaniegoko Torre hotelaren ate aurretik abiatuko gara, Pobes aldera doan errepidea hartuta (hotela atzean dugula, eskuinekoa). Eskuinera irteten den aurreneko bidea hartuko dugu. Herria beheko aldetik inguratu, eta bideari segituz atzean utziko dugu Udalerria. - 1. Urmael txiki batera iristean, ezkerrera dagoen bidea hartuko dugu, muino txiki bat
- 2. inguratzen duen mendi bide malkar samar batetik. Eskuinera, Peñamil ikusi ahalko dugu. Sigisaga doan ibilbidea segituz, 1,4 kilometro aurrerago beste bide bat utziko dugu eskuinera
- 3. Hesitutako bi trufa sororen artean pasako gara. Aurrera egiten dugu, pinu gorriz eta haritzez eratutako basoan sartuko gara, bide bat ezkerrean eta beste bat eskuinean alde batera utzita
- 4. Atzera begiratzen badugu, Artatza herria ikusiko dugu. Helduko gara. Zeharkatu eta pistan behera
- 5. egingo dugu. Beste langa bat igarota, hiru bide aurkituko dugu. Eskuinekoa aukeratuko dugu, pinu, arte eta ipuruen babesean aurrera eginez
- 6.Desbideratzerik hartu gabe, neguan erreka den ildo baten ondotik goazela, zereal soroak dauden toki bate-rantz joko dugu. Zorte pixka batekin, adi-adi eta isilik bagabiltza, orkatzak zera ahal ikusiko ditugu goizean goiz, batez ere udaberrian eta udan. Ezkerretara begiratuz gero, Espejo herria, Bachicabo mendia eta Gobiarango sarrera ikusiko ditugu. Beherantz jarraituko dugu, eta, bidetik atera gabe, adreilu go-rrizko biltegia ikusiko dugu ezkerrean, eta hondakindegia eskuinean. Aldapan behera, Atiega herrira
- 7.Geldituko gara. Hango eli-zaren aurrean geldituta, eskuinetara doan errepidea hartuko dugu, Barronera -- abiapuntura --
- 8.Itzultzeko. Atiegatik Bellojinera eta Villamadernera jo dezakegu; ikusteko moduko Eliza interesgarriekin dituzte.
|