Larunbatean, urriak 27, zatoz Neithea landetxe eta jatetxera (Boveda), Seat 600 autoaren lagunen batzarrera, eta ibilgailu maitagarri horren hainbat modelo miretsi ahal izango dituzu. Informazio gehiago, 945.35.60.11 telefonoan.
Gaubeako liburutegian, perretxikoak bereizteko ikastaro bat eskainiko da, urriaren 17, 19, 22, 24, 26, 29, eta 31n (astelehen, asteazken eta ostiral), 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroa doan izango da, eta parte-hartzaileek lanean ari diren pertsonak edo Nekazaritza Erregimenean kotizatzen duten pertsonen lehen … Continue reading →
“Gaubeako paisaia eta herriak” erakusketa. Roberto Martinez Unanuek gozarazi egingo digu, berriz ere, Gaubeako paisaiaren, Tobillas, Valpuesta eta Lalastrako elizen, gure basoetako pagadien, mendien kolorearen eta zeruen argiaren bere ikuspegiarekin. Ez galdu Gaubeako Turismo Bulegoko erakusketa hau. Egunero (astelehenetik igandera), … Continue reading →
Urriaren 27an, larunbata, Valderejoko Parke Naturalean zehar X. Ibilaldia izango da; irteera 09:00etan izango da, Lalastrako aparkalekutik. Bi ibilbideren artean hautatu ahal izango da; laburra, 18 km-koa (4 ordu) edo luzea, 30 km-koa (7 ordu). 9. eta 20. km-etan anoa … Continue reading →
Berantevillako Foruak VII. mendeurrena beteko du; hori dela-eta, Berantevillako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu irailaren 28tik urriaren 21era. Urriaren 5ean, 6an eta 20an, hainbat hitzaldi eskainiko dira Berantevillako parrokian; urriaren 20rako ibilbide fotografikoa antolatu dute eta, urriaren 21ean, 11:00etatik aurrera, … Continue reading →
Elikadura Subiranotasunaren eta Agrobiodibertsitatearen II. Astea Urduñan izango da, urriaren 2tik (asteartea) urriaren 6ra (larunbata). Pelikulak proiektatuko dira, zine-foruma egingo da, eta erakusketak eta tailerrak izango dira. Informazio gehiago: Gaubeako Turismo Bulegoa, 945.35.30.40 telefonoa.
Arabako Arkeologia Institutuko Paquita Saenz de Urturik Astulezeko (Gaubea) indusketa arkeologikoei buruzko hitzaldia eskainiko du, urriaren 6an, larunbatarekin, 19:00etan, Gaubeako Udal Liburutegian. Informazio gehiago: Gaubeako Turismo Bulegoa, 945.35.30.40 telefonoa.